Ezkio
Gipuzkoako herria Ezkio-Itsaso udalerriaren parte From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ezkio herria Gipuzkoako erdi-hegoaldeko udalerri bat izan zen, eta Ezkio-Itsaso udalerriaren parte da 2021az geroztik.[4] 2007an, 451 biztanle zituen.
Remove ads
Izena
Ezkio leku-izena ezki zuhaitzari bide dagokio. Antzina, herriaren izena Ezkioga zen, -aga atzizkia leku-adierazlea izanik. Osaera bera du Ezkiaga izenak, gaur egun euskal abizena dena. Ezkioga, izan ere, Ezkiagaren aldaera hutsa da. Horrenbestez, Ezkiogak «ezkiak dauden lekua» esan nahiko luke. Ezkioga, gizaldien igaroaz, Ezkio bilakatu zen, jatorrizko izenaren molde sinkopatua. Ezkio izena, jatorriz molde herrikoi eta lagunartekoa, ofizial egin zuten 1981ean.
Herriko bi gune populatuen artean, Ezkio herrigunea propio, ekialdeko mendi magalean dago. Beste gune nagusia Anduaga da, mendebaldeko eta beheko haranean, GI-2632 errepidearen ezker-eskuin, non lantegiak, zerbitzu nagusiak eta etxebizitza berri gehienak dauden.
Remove ads
Geografia
Mugakideak
Auzoak
- Ezkio (herrigunea)
- Anduaga edo Santa Lutzi-Anduaga (Ezkio-Itsasoko udalburua)
Historia
Ezkiori buruzko lehenengo datuak 1385eko urriaren 29koak dira. Egun hartan Urretxuri batu zitzaion. Horren ondorioz, Segurarekin hainbat iskanbila izan zituen Urretxuk. Azkenean 1441. urtean Ezkio Segurari batu zitzaion.
1661eko martxoaren 13an Ezkio Areriako alkatetzatik banandu zen.
Ezkioko agerkundeak
Ezkioko Ama Birjinaren ustezko agerkundeak[5] bere sasoian entzute handia eduki zutela ere, geroago isilean gorde izan nahi zituzten. 1931ko ekainaren 30ean, Antonia eta Andres Bereziartua neba-arrebek lehen aldiz Ama Birjina ikusi ei zuten bertan. Albistea arin zabaldu zen eta milaka pertsona Birjina agertu zen larrera erromesaldian joaten hasi ziren. Agerkundeak biderkatu egin ziren, histerismo, espasmoak eta konorte galtzeak gertatu ziren jaiera grinatsuko giroan. Hala ere, lehen uneetatik, sasoiko elizkidegoaren zati handi batek zein gizarteko alderdi laizistak eszeptiko azaldu ziren Ezkioko agerkundeen aurrean.

Walter Starkie hispanista katoliko irlandarra Ezkion egon zen, agerkundeak euren goreneko aldian zeudela, eta Ezkioko gertakariei bere Spanish Raggle-Taggle liburuan atalburu oso bat eman zien. Hari kontatutako pasarteak aztertu eta bertan jazotzen ziren gertaerak ikusi ostean, talde eskuindar eta ohiturazaleek jazoerak agerkundeen egun bi aurretik aldarrikatutako Espainiako Bigarren Errepublika laikoaren aurka egiteko erabiltzen ibili zirela ondorioztatu zuen. Ama Birjinak iragarleei emandako mezuetako batzuk gertuko guda bat iragartzen bide zuten.
Eliza katolikoa agerkundeen aurka arrazoi birengatik azaldu zen: alde batetik, agerkundeetan naturaz gaindiko gertakarien frogarik ez egoteagatik, eta bestetik, bere burua azpijoko politikoen baitan nahastuta ikustearen beldurragatik. 1933an Elizak Ezkion basilika baten eraikuntza galarazi zuen eta, azkenik, lehen agerkundetatik urte bi baino gehiago igaro zirela, gezurrezkoak izan zirela adierazi zuen. 1934tik aurrera, Elizaren ukatzea zela eta, Ezkioren inguruan sortutako mugimendua makaldu zen. Elizak zein Errepublikako agintariek mugimendua eten nahi zuten eta Ezkio eskas bisitatutako eta baztertu samartutako leku bihurtu zen. Edozelan ere, sinestun talde txikiek agerkundeen fedeari eutsi diote gaur egunera arte.
1932 Pío Barojak Los Visionarios (euskaraz, Begitaziodunak) eleberria idatzi zuen, Ezkioko agerkundeei buruz jardunez. 2001ean Manuel Gutiérrez Aragónek Ezkioko gertaeretan ere oinarritutako Visionarios filma arteztu zuen.[6]
Herri eta udalerri
1965. urtera bitartean, udalerri izan zen Ezkio. Urte hartatik 2017ra bitartean, Itsasorekin batera Ezkio-Itsaso udalerria osatu zuen. 2017ko banaketa Itsasoren ekimenez egin zen,[7] eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman zuen, eta 2016ko abenduaren 20ko 27/2016 foru dekretuan onartu zen urtea hastearekin bi udal izango zirela.[8] Baina Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiaren ondorioz, Aldundiak atzera egin behar zuen, eta berriz udal bateratua ezarri zen 2021eko urtarrilaren 1etik. [9] [8]
Remove ads
Demografia
Politika
Alkateak
Hauek izan dira Ezkioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
Joseba Etxezarreta Estala[11][12][13][14] | 2017 a | 2019 | Independenteak | |
Tomas Etxaniz Mendiguren[10][15][16] | 2019 | 2021 b | Ezkio Eraikiz |
a 2017an Ezkio-Itsaso udalerria bitan banatu zen eta Ezkio eta Itsaso udalerriak sortu ziren.
b 2021ean Ezkio-Itsaso berriro ere udalerria bihurtu zen.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads