Fédération nationale des syndicats d'exploitants agricoles
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Fédération nationale des syndicats d'exploitants agricoles ("Etxalde-kudeatzaileen sindikatuetako federazio nazionala") edo FNSEA frantses estatuko laborarien sindikatu bat da.[1]

Enpresaburu-elkartea ere bada eta bere orientazio politikoa eskuinekotzat jotzen da; laborantza intentsiboaren aldeko jarrera du[2]. Horregatik elkarte honetako goi arduradunak izan direnen artean ez dira falta joera ideologiko honetako alderdiekin karguak okupatu dituztenak: Michel Debatisse ministroa izan zen Raymond Barrerekin eta François Guillaume Jacques Chiracekin.
Estatu mailan sektoreko lehen sindikatua da baina azken urteotan Ipar Euskal Herrian ezkerrekotzat jotzen diren ikuspegiak eta laborantza iraunkorra defenditzen dituen Confédération paysannerekin harreman estuak dituen ELB gailendu zaio.
Remove ads
Ezaugarriak
Departamenduetako Chambre d'Agriculture edo Laborantza Ganbera ia guztiak kontrolatzen ditu. 2007an ganbera hauetarako hauteskundeetan %54,9 atera zuen eta bere atzetik Confédération paysannek %19,6 eta Coordination ruralek %18,7 erdietsi zuten[3].
Elkarte honetako kideak hiru maila hauetan antolatzen dira:
- lurraldearen arabera: 20 000 tokiko elkarte FNSEAren kideak dira; departamendu mailako 94 federazio (FDSEA) edo batasun (Union, UNSEA), 22 eskualde federazio (FRSEA) eta hautesbarrutiak diren 11 "sindikatu-eskualdetan" (régions syndicales) batzen dira.
- ekoizpenen arabera: 38 arloko elkartek bakoitzaren interes ekonomiko eta teknikoak defenditzen dituzte, 3 kolegiotan ("animalien ekoizpenak", "bereziak", "landareak") bilduta.
- estatus sozialaren arabera: lau "atal sozial" ditu, "emakumezko laborariak", "jabeak", "baserritarrak" eta "etxalde-kudeatzaile-ohiak".
Horrez gain Jeunes Agriculteurs (JA, "Laborari gazteak") sindikatua ere FNSEAren kidea da.
Estatuan Conseil de l'agriculture française (CAF, "Frantses laborantzaren kontseilua), Europar Batasunean COPA[4] ("Nekazaritza-elkarte profesionaletako komitea") eta munduan IFAP[5] izeneko elkarteetako kidea da.
Remove ads
Presidenteak
- Eugène Forget : 1946-1949
- René Blondelle : 1949-1954
- Jacques Lepicard : 1954-1956
- Joseph Courau : 1956-1963
- Gérard de Caffarelli : 1963-1971
- Michel Debatisse : 1971-1978
- François Guillaume : 1979-1986
- Raymond Lacombe : 1986-1992
- Luc Guyau : 1992-2001
- Jean-Michel Lemétayer : 2001tik
Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriari dagokionez bere departamendu mailako egiturak (FDSEA izena hartzen duenak[6]) nagusitasuna galdu du ELBren indarraren aurretik; Pirinio Atlantikoetan lehen postua erdiesten segitzen du eta hauteskunde-sistemagatik ordezkari gehien-gehienak lortzen ditu.
Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sorreraren aurka egon da[7] eta ez du euskararen edo okzitanieraren inolako erabilerarik egiten bere agerkari publikoetan. Euskaraz erabiltzeko bestelako siglarik ere ez du. 2010ean bere presidentea Henri Bies-Péré (Montanèr, Bearno) Euralis taldeko goi-kargua da[8]. Defenditzen dituen politikengatik batzuetan ELBren filosofiaren inguruan mugitzen diren laborariekin sona handiko ika-mikak izan ditu[9].
Euskal Herriko Laborarien Batasuna 1982an sortu zutenak FDSEAtik atera ziren bere ildoekin ados ez egoteagatik eta Euskal Herrirako berezko politikarik ez izateagatik[10]. FDSEA bere indarra galduz joan da ELBren aurrean; 1995ean % 47,29rekin boto bakan batzuengatik ozta-ozta eutsi zion lehen postuari baina 2001ean % 45,3rekin ELBk (% 51,16) gainditu zuen. Indarrik gehien laborariak gutxiengoa diren kostaldean eta arto-ekoizleen inportantzia handiagoa den Amikuze eta Agaramonten du; horiexek izan ziren 2001ean lehen postua lortu zuen Euskal Herriko barruti eskualde bakarrak.
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
