Fabiola Posada
komediante kolonbiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Fabiola Emilia Posada Pinedo (Santa Marta, 1963ko irailaren 18a – Bogota, 2024ko irailaren 19a[1]), La Gorda Fabiola ezizenez ere ezaguna, kolonbiar umorista izan zen[2].
Remove ads
Bizitza
Fabiola Posada Santa Martan bizi izan zen 16 urte bete arte. Geroago Bogotara joateko erabakia hartu zuen, Kolonbiako Unibertsitate Externadoan Komunikazio Soziala ikasteko. Diario La República eta Contigo aldizkarietan jardun zuen. Politikan ere aritu zen Bogotako zinegotzi gisa (2002-2005)[3].
Umorearen mundura iristea kasualitatea izan zen, Sábados felices saiorako laguntzaile bat kalean hurbildu zitzaionean, atal batean sartzeko emakume lodi baten bila zebilelako. Saio horri esker ospea lortu zuen Kolombian, eta gainera han bere ezkontidea, Nelson Polanía "Polilla", ezagutu zuen. Umorista gisa, Buenos Aires, Santiago, Panama Hiria, Caracas, New York, Miami eta Washington bezalako lekuetan aritu zen.
1997an, 33 urte zituela, diabetesa zuela jakinarazi zuen. 2014ko azaroaren 2an, lau infartu jasan zituen, eta bihotz irekiko ebakuntza egin zioten[4].
2024ko irailaren 19ko goizean hil zen, 61 urte zituela, infartuaren eta bakterioen konplikazioen ondorioz[5][1].
Remove ads
Lanak
Telebista
Zinema
Antzerkia
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
