Federico Errázuriz Echaurren
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Federico Errázuriz Echaurren (Santiago, Txile, 1850eko azaroaren 16a - Valparaiso, Txile, 1901eko uztailaren 12a) politikaria izan zen. Federico Errázuriz Zañarturen semea zen. Gerra eta Itsas Armadako ministro izendatu zuten 1890ean. Handik urtebetera, Balmaceda lehendakaria kargutik kendu zuen estatu-kolpe batean. Errepublikako lehendakaria izan zen 1896tik 1901era. Arazo larriak izan ziren Txile eta Argentinaren artean, eta modu baketsuan konpondu zituen, Argentinako presidente Julio A. Rocarekin batera: Magallanes Itsasarteko Besarkada deitu zioten 1899an Punta Arenasen bi gobernuburuak bildu zituen topaketari.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads