Fedon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Fedon —grekoz: Φαίδων, Phaidon— Platonen elkarrizketetako bat da, Sokratesen azken orduak jasotzen dituena. Bertan Sokratesek arimaren hilezkortasunaren auziaz hitz egiten du bere ikasleekin. Ideien eta oroitzapenaren teoria, Sokratesek hilezkortasunaren frogatzat eman zuena, da elkarrizketa horren gai nagusia. Platonen ideien teoriaren asmoa lehen aldiz elkarrizketa honetan agertzen da.[1] Filosofia heriotzarako prestaketa gisa azaltzen da (filosofia, hiltzen ikastea da), eta gorputzaren desira eta atseginetatik garbitzea da. Elkarrizketa arimen etorkizunari buruzko mito bikain batez bukatzen da. Elkarrizketa hori Fedonek kontatu zion Platoni. Elkarrizketa honetan Sokratesek, poliseko jainkoengan ez sinesteagatik heriotzera kondenatua izan denak, Asklepiori oilar bat eskaintzeko agintzen du hiltzeko orduan.[2]

Jokin Zaitegik euskaratu zuen Fedon elkarrizketa (Platon, IV. Kriton eta Faidon, 1978).
Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
