Filipa Lancasterkoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Filipa Lancasterkoa
Remove ads

Filipa Lancasterkoa (Leicester, Ingalaterra, 1360ko martxoaren 19a - Odivelas, Portugal, 1415eko uztailaren 19a), Portugal erregina ezkontidea izan zen. Ingalaterra eta Portugalen aliantza historikoaren hastapenetako bat izan zen bere ezkontza Joan I.a Portugalgoarekin.

Datu azkarrak Portugalgo erregina ezkontidea, Bizitza ...
Remove ads

Biografia

Joan Gantekoa Lancasterko dukearen eta Zuria Lancasterkoa bere lehen emaztearen alaba nagusia izan zen. 18. urterekin Galtzariaren Zaldunen Ordenean sartu zen, gerora bizitza santua izanaren ospea eman zion izendapena.[1]

Portugalgo erregina bihurtu zen Joan I.a Portugalgoarekin ezkontzeagatik, 1387an Porto hirian ospatutako ezkontzan. Ezkontza hori anglo-portugaldar aliantzaren parte gisa adostu zen, Frantzia eta Gaztelaren artean ezarritako aliantzari aurre egiteko.

1415ean hil zen, izurri beltzak jota, Lisboa inguruan, Ceutako kanpaina abiatu baino pixka bat lehenago. Bere hondakinak Santa Maria da Vitória komentuan daude, bere senar Joan I.a Portugalgoarekin batera, hilobi monumental batean.

Thumb
Filiparen estatua hilobian, drosel gotiko landua duela horizontalean buru gainean.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads