Foronda

From Wikipedia, the free encyclopedia

Forondamap
Remove ads

Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da).

Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foronda (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Historia

Herriaren izena lehen aldiz X. mendean aipatzen da, gaur egun erabiltzen diren letra guztiekin: Foronda.[1]

Gero, 1025. urteko datazioa duen dokumentu batean, Donemiliagako goldean, aldaera honetan agertuko da: Oronda.[2]

Horonda (1282) aldaera ere topatu da dokumentazioan.[3]

Antzina udalerri independente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazaritza guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen.

Forondako udalerria honako herrixkek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.

Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.

Remove ads

Demografia

Informazio gehiago Forondako biztanleria ...

Ondasun nabarmenak

  • Forondako markesaren jauregia. 2.220 m2 eraikiak ditu, 2,78 hektareako lursail batean.
  • San Martin eliza.
  • Forondako pikota.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads