Francesco Filelfo

humanista italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Francesco Filelfo
Remove ads

Francesco Filelfo (Tolentino, 1398ko uztailaren 25aFlorentzia, 1481eko uztailaren 31) Pizkundeko italiar humanista izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Gramatika, Erretorika eta Latina ikasi zituen Paduako Unibertsitatean. 1417an Oratoria eta Filosofia Moraleko katedradun izendatu zuten Venezian, eta Zizeron eta Virgilio irakatsi zituen.

1419an, Veneziako Errepublikako gobernuak enbaxadore Konstantinoplan izendatu zuen. Bertan, greziera asko menperatu zuen eta Manuel Chrysolorasen ilobarekin ezkondu zen.

1427an Italiara itzuli zen eta eskuizkribu greko ugari ekarri zituen berekin. Irakasle izan zen Italiako kultur zentro nagusietan (Venezia, Milan, Florentzia, Siena) eta testu grekoen itzultzaile izan zen. Filelfok Cosimo Mediciri aurre egin zion Florentzian eta Sienara ihes egin behar izan zuen.

1440an Filippo Maria Viscontiren gonbidapen bat onartu zuen Milanera joateko. Han mezenasaren panegirikoak idatzi zituen eta etsaiei eraso zien. Poemak eta Italiako historiari buruzko panfletoak ere idatzi zituen. Emaztea hil ondoren, Orsina Osnagarekin ezkondu zen. Bigarrenez alargundu ondoren, Laura Magiolinirekin ezkondu zen.

Remove ads

Lanak

  • Orationes et opuscula (Basilea, 1498)
  • Odae (1497)
  • Orationes et nonnulla alia opera, Plutarchi apophthegmata, ab eodem e Graeco in Latinum con versa (1481)
  • Satyrarum Hecatosticon prima decas (decades decem) (1476)
  • Satyrarum decades deceni (Venezia, 1502)
  • Satyrae centum distinctae decem decadibus Catholicis passim refertoe sententiis: praemissa authoris vita ab Egid. Perrino Campano, &c.” Paris, 1508.
  • Epistolarum familiarum libri triginta septem Venezia, 1502.
  • Fabulae, Venezia, 1480.
  • Appiani Alexandrini historiæ.
  • Conviviorum libri duo, Paris, 1552.
  • Carminum libri V, Brescia 1497.
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads