Friedrich Akel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Friedrich Karl Akel (1871ko irailaren 5aGreg.abuztuaren 24aJul. – Tallinn, 1941eko uztailaren 3a) estoniar sendagile, politikari eta diplomazialaria izan zen. Estoniako estatuburua (Riigivanem) izan zen 1924ko martxotik abendura.
1892tik 1897ra medikuntza ikasi zuen Tartuko Unibertsitatean eta Berlin, Praga eta Leipzigen jarraitu zituen ikasketak. Oftalmologikoan espezializatu zen eta Riga, Varsovia eta Tallinneko klinika eta ospitaleetan lan egin zuen. 1904-1905ean mediku militar izan zen Errusia-Japonia Gerran.
1924ko maiatza eta abendua bitartean estatuburu izan zen. Bere agintaldian, abenduaren 1ean, estatu-kolpe saiakera bat gertatu zen, komunistek antolatua. Gainera, Kanpo Arazoetako ministroa, hainbat herrialdetako enbaxadorea eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoko kidea izan zen.
Sobietarrek Estonia inbaditu eta okupatu ondoren, NKVDk Akel atxilotu zuen 1940ko urrian. 1941eko ekainean fusilatu zuten.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
