Riga

Letoniako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Rigamap
Remove ads

Riga[1] (letonieraz, Rīga, riːɡa ahoskatua) Letoniako hiriburua eta hiri nagusia da. Bertako gune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk, Europako modernismo eraikinen sorta handiena baitauka. 2010ean 709.145 biztanle zituen.

Datu azkarrak RigaRīga Rīga, Administrazioa ...
Remove ads

Inguru naturala eta klima

Riga hiria izen bereko golkoan kokatua dago, Daugava ibaia itsasoratzen den tokian. Itsaso Baltikoan portu garrantzitsua da. Hiru herrialde baltiarretako hiririk populatuena da Riga.

Letoniak itsas klima dauka, udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak izaten dira, betiere itsasoaren hurbiltasunak eskaintzen duen tenperaturen moderazioarekin.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Riga), Hila ...
Remove ads

Auzoak

Riga sei gune administratibotan banaturik dago. Dena den, bertako biztanleek hiria auzotan banatzen dute "mikro eskualde" izenarekin ere deituak. Auzoak honakoak dira:

  • Vecrīga
  • Pārdaugava
  • Ziepniekkalns
  • Tornakalns
  • Imanta
  • Zolitūde
  • Bolderāja
  • Vecmīlgravis
  • Sarkandaugava
  • Mežaparks
  • Jugla
  • Šmerlis
  • Mežciems
  • Ķengarags
  • Purvciems
  • Pļavnieki
  • Dārzciems

Historia

Riga, antzinako herri livoniarra bizi zen gunean ezartzen da, Daugava eta Ridzene ibaiak batzen diren tokian. Ridzene ibaiari Riga ibaia deitzen zitzaion antzina. Ibaiaren puntu batean, gaur egun ez den portu natural bat zegoen bertan, Rigako lakua izenez ezagutzen zena. Riga hiriaren izena, antzinako laku honetatik datorrela uste dute adituek.

Hiriaren fundazio ofizialtzat 1201eko abuztuaren 18ko data gordetzen da, non Albrecht von Buxthoeven apezpiku alemaniarrak bedeinkatu zuen hiriaren sorrera. Apezpikua Bremendik etorri zen Livonia ebanjelizatzera eta germanizatzera, Iparraldeko Gurutzaden kontestuan. Zaldun germaniarren aristokraziak, Livoniako Ordena izena harturik, gaur egungo Letoniari dagokion lurralde osoa Rigatik kontrolatu zuen hurrengo mendeetan.

Alemanen indarra ahuldutakoan, hiria Suediarena izan zen 1621etik 1710era, eta gero Errusiak konkistatu zuen gerra latz baten ondoren.

Independentziaren bi tarteak

Rigak inperio errusiarrarentzat izan zuen garrantzia haziz joan zen denborarekin, Errusiako portu nagusietako bat bilakatuz. Barne migrazio handien garai honetan, alemaniarrak gutxiengo bilakatu ziren errusiar eta letoniarren aurrean, baina posizio sozial eta politiko prestigiotsuenak mantentzea lortu zuten hirian. Izatez, 1867an Rigako biztanleen % 42,9 alemanak ziren eta hiriko administrazioaren hizkuntza ofiziala alemana izan zen 1891 arte, non Errusiak Baltikoko lurralde guztietan Errusifikazio prozesua indartu zuen. Errusiako inperioa erortzean, 1918an, bihurtu zen letoniera azkenik hizkuntza ofiziala, Letoniako independentziaren ondoren.

Riga Letoniako errepublika independentearen hiriburu bihurtu zen, eta haren zoriak jarraitu zuen (1940an Sobietar okupazioa, 1941etik 1944ra Alemania naziren okupazioa eta gerra suntsitzea, 1944an sobietarrek berriro okupatua).

Bigarren Mundu Gerraren garaian 30.000 pertsona baino gehiagoko hiriko judu populazio osoa Rigako ghettoan giltzapetu zuten eta 1941ean geheinak erahil zituzten hiritik gertuko Rumbula basoan egindako sarraskietan. Ondoren, ghettoa Alemaniako, Austriako eta Bohemiako 16.000 judu ingururekin birpopulatu zuten, hauek ere 1943an zehar sarraskituak izan ziren.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Rigak SESBren parte jarraitu zuen, 1991n independentzia berreskuratu zuen Letoniako estatu berriaren hiriburu gisa.

Europako Kultura Hiriburu

2014an Europako kultura-hiriburua izan zen, 200 ekintza baino gehiago prestatu zituzten sei arlotan banatuta: zinema, antzerkia, musika, literatura, artea eta ingurumena. %15 eta %20 inguru igo zen turismoa. 24 milioi euroko aurrekontua izan zuen[4].

Remove ads

Iruditegia

Thumb
Rigaren ikuspegia, San Petri elizatik ikusia


Demografia

Informazio gehiago Biztanleriaren bilakaera ...

Rigak 709.145 biztanle zeuzkan 2010ean. Historian zehar biztanleriak hainbat aldaketa izan ditu, betiere goranzko joeran. Dena den, Lehen Mundu Gerraren ostean jaitsiera handia izan zuen, gerrateak eragindako hildako eta bizimoduaren okertzeagatik. Bigarren Mundu Gerraren ostean ere biztanleria asko jaitsi zen, egin ziren deportazio masiboek eraginda.

Gaur egun Rigako biztanleria beherantz doa poliki-poliki, Europa ekialdeko beste hainbat hiri eta herrialdetan bezala. Biztanle gehien 1990ean izan zuen, orduan Rigak 900.000 laguneko biztanleria baitzuen. Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara emigrazioa handia dago. Horrez gain, jaiotze tasaren beherakada handia dela eta, biztanleria gero eta zaharragoa da.

Remove ads

Rigatar ezagunak

Remove ads

Herri eta hiri senidetuak

Riga ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads