Fulda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Fulda hiri alemaniarra da, Hessengo eskualdekoa. Fulda ibaiertzean dago. 195.530 biztanle zituen 2010eko Abenduaren 31an.
Remove ads
Historia
Fuldaren jatorria izen bereko ibaiaren ertzean 744 urtean eraikitako monasterio beneditarrean dago. Monasterioko misiolariak Karlomagnoren armadarekin batera joan ziren honek konkistaturiko Saxoniako lurretako biztanleak konbertitzera. Fundatzailea San Sturm izan zen, San Bonifazioren ikasle izana, eta frisioek San Bonifazio hiltzean honen erlikiak Fuldako monasteriora ekarri ziren. Erlikia hauek ondo gordeak izan zitezen Erromako San Petri basilika zaharrean inspiraturiko eliza bat eraiki zen monasterioaren ordez 790 eta 819 artean.
Basilikaren inguruan herria sortuz joan zen. Apezpikutza eskuratu zuen 1752an eta bultzada handia hartu zuen, hiri barrokoa bihurtu zelarik.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
XVIII mendekoak ditu katedrala (1704–1712), printze-abadeen jauregia (1707–1712) eta San Blasius parrokia (1771–1785).
- Katedrala (Fuldaer Dom): Fuldako monasterioaren gainean eraikitako basilika barrokoa da.
- Hiriko jauregia (Stadtschloss): Printze-abadeen bizilekua. Jauregiaren lorategien beste aldean Orangerie dago, gaur egun hotela dena.Lorategien mendebaldean Michaelskirche kapera dago, hilerri beneditarra zaintzen duena.
Remove ads
Iruditegia
- Fuldako Katedrala
- Orangerie
- Udaletxe zaharra
- Fuldako Unibertsitate zaharra
Hiri senidetuak
Fulda ondorengo hiriekin senidetua dago:
Como (Italia) (1960)
Arles (Okzitania) (1964)
Sergiyev Posad (Errusia) (1991)
Wilmington (Delaware) (AEB) (1997)
Litoměřice (Txekia) (2001)
Demografia
Kanpo estekak
- (Alemanez) Webgune ofiziala
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

