Garfe
esku huskako pilotako kirol enpresa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Garfe —izen osoa: Promociones Deportivas Garfe S.L.— esku huskako pilotako kirol enpresa bat da, 1998an sortua.[1][2] Esku huskako pilotako jaialdiak antolatzea du helburu nagusi.[3]
Garfeko pilotariek ez dituzte profesional mailako hiru txapelketa nagusiak jokatzen (lau eta erdikoa, binakakoa eta buruz burukoa), txapelketa horiek Aspe eta Baiko Pilota enpresen esku daudelako. Gainera, Garfeko soldatak txikiagoak dira bi enpresa nagusi horietan baino.[4] Eta Garfeko kontratuak ez dira urte osokoak, baizik eta partidak jokatzen diren urteko aldirako soilik: gehienetan, uda garaikoak, apiriletik urrira bitartekoak, nahiz eta garai horretatik kanpo ere batzuetan kontratua egin, partidaren bat jokatzeko.[5][6][4] Aspen eta Baiko Pilotan, aldiz, gehienetan bizpahiru urterako izaten kontratuak (batzuetan urtebeterako; gutxiagotan, lauzpabost urterako).
Horiek horrela, Garfeko pilotariak beste bi enpresa horietan ibilbidea bukatu duten beteranoak izaten dira[7] (hala nola Titin III.a eta Merino II.a, gaur egun; edo, duela urte batzuk, Fernando Arretxe, Patxi Eugi, Mikel Goñi...), edota bi enpresa nagusi horietan sartzerik lortu ez duten gazteak (hala nola Iker Mariezkurrena).[8]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads