Begoñaibarra

Bilboko auzoa, Uribarrin From Wikipedia, the free encyclopedia

Begoñaibarramap
Remove ads

Begoñaibarra (Gazteleku edo Castaños ere bai) Bilboko auzo bat da, Uribarriko barrutian dagoena. Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearearen parean. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo Zazpikaleak ziren. Bertan bizi ziren hiriko biztanle guztiak. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahian, Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten.

Datu azkarrak Gazteleku, Kokapena ...

Campo Volantin pasealekuan hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren, ingurua aldaparik gabeko parke eta pasealekua zelarik. Ehun urte geroago, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza behar handiak eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraitsi egin ziren etxebizitza modernoak eraikitzeko. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salbeko plazaren ondoan dagoen Olabarri jauregia, Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olabarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadara bitarte.

Remove ads

Kaleak, etorbideak eta pasealekuak

Eraikin nabarmenak

Garraiobide eta Azpiegiturak

Autobusak

Informazio gehiago Linea, Ibilbidea ...

Beste batzuk

Thumb
Funi-ren plaza.

Bilbo eta Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915ean. Harrezkero, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da hori.

Horrez gain, Uribitarte (Abandoibarra) eta Begoñaibarra elkartzen dituen zubi berria eraiki da Zubizuri Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.

Garbitegia

Sakontzeko, irakurri: «Modernismoa Euskal Herrian»

Ricardo Bastida arkitekto ezagunak auzo honetako udal garbitegia diseinatu zuen, 1905ean eraikitakoa. Modernismoak Bizkaian emandako adibiderik ederrenen artean dugu, bai eta estilo horretako eraikin bakarrenetarikoa izan ere. Urteak aurrera azoka moduan erabili izan zuten eta, azken zaharberritze lanen ondorioz, gaur egun liburutegia barne hartzen duen udaltegia dena.

Remove ads

Iruditegia

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads