Georgetown Unibertsitatea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Georgetown Unibertsitatea (ingelesez: Georgetown University) AEBetako Washington Hirian dagoen unibertsitate pribatu eta katoliko bat da. Jesuiten ardurapean dago.
1789ko urtarrilaren 23an John Carroll apezpikuak sortua izan zen.
Remove ads
Unibertsitatea eta esklabotza
1838an, Georgetowngo Unibertsitateak 272 esklabu afrikar saldu zituen,[1][2][3] ala adierazi zuen 2016an The New York Timeseko berri batek.[4] Esklabu horien jabeak Jesusen Lagundiko zenbait aipaiz nabarmen izan ziren, eta erakunde katoliko honen etorkizuna ziurtatzeko saldu zituzten.[1][2][4][3] 2016an, John DeGioia, unibertsitateko lehendakariak saldutako pertsona horien ondorengoei barkamena eskatu eta unibertsitateko langile eta ikasle ohien seme-alabek jasotzen duten tratu bera jasoko zutela adierazi zuen.[1] Mélisande Short-Colomb, saldutako esklabo horien ondorengoa, ikasle berri horien artean egon zen 2017an, 63 urterekin.[4]
2017an The New York Timesek Frank Campbell-en argazkia argitaratu zuen, saldutako afrikar horien irudi ezagun bakarra.[4] 2017ko martxoan, Jesuitek 100 milioi dolar ordainduko zituztela adierazi zuten, kalte ordain gisa, ondorengoen talde batekin izandako elkarrizketak eta gero.[4]
Remove ads
Iruditegia
- Campusaren ikuspegia.
- Healy Aretoa.
- Ikuspegi panoramikoa.
- Aireko ikuspegia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads