Ghostbusters

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Ghostbusters (euskaraz Mamu-harrapariak) 1984ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma da. Bertan, aktore hauek antzeztu zuten: Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Ernie Hudson eta Rick Moranis. Gidoia Dan Aykroyd eta Rick Moranis aktoreek idatzi zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, diru etekin handiak lortu eta zinemaren historiako komedia ospetsuenen artean sailkatu zen; horren ondoren, 1989an Ghostbusters II, 2016an Ghostbusters III eta 2021ean Ghostbusters: Afterlife jarraipenak egin ziren. Bestalde, The Real Ghostbusters eta Extreme Ghostbusters izeneko marrazki bizidun bertsioak ere moldatu izan dira.

Filmean agertzen den etxeorratza New York hiriko Central Parken alboko 55 Central Park West eraikina da: harez geroztik, Ghostbusters eraikina ezizena du. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak ondu zuen eta Ray Parker, Jr. musikariaren Ghostbusters kanta filmaren ikur eta doinu ospetsu bilakatu zen.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Peter Venkman (Bill Murray), Ray Stantz (Dan Aykroyd) eta Egon Spengler (Harold Ramis) hirukotearen ikerketa eta jokamolde xelebreen ondorioz, New York hiriko Columbiako Unibertsitatetik kaleratutako hiru parapsikologo dira. Halere, etsi beharrean, mamu-harrapari negozioa ireki eta punta-puntako teknologia erabiliz naturaz gaindiko fenomenoak ikertu eta ektoplasma adierazpenak atzemanteari ekiten diote. Hainbat kasu gorabehera batzuekin arrakastaz konpondu ondoren, telebistan agertu eta hirian ospea bereganatu ondoren, Janine Muntz (Annie Potts) idazkari arduragabea eta Winston Zeddemore (Ernie Hudson) mamu-harrapari laguntzaileak kontratatu dituzte.

Thumb
Ghosbusters edo Mamu-harraparien horma-irudia Gasteizen, Euskal Herria.

Lehenbiziko bezeroa Dana Barret (Sigourney Weaver) da: txelojole horrek bere etxebizitzan ustezko naturaz gaindiko ikuskapen bitxia izan ondoren mamu-harrapariak arazoa konpon dezaten kontratatu ditu. Laster, Peter berataz maitemindu da. Bai Dana nahiz bai haren biziliagun xelebre Louis Tulley (Rick Moranis) deabrutu eta haien eraikina (55 Central Park West) beste mundu batetik datorren izaki suntsitzaile baten atari modukoa bilakatu da.

Mamu-harrapariek eraikina arkitektu okultismo zale batek beste dimentsio baterako sarbide gisa eraiki zuela jakin dute: hango zaindariak Giltzen Zaindaria (Tulley) eta Atearen Zaindaria (Barret) dira. Venkmanen arerio eta udal osasun saileko Walter Peck (William Atherton) funtzionarioak mamu-biltegiko argindarra eten ondoren, haiek ehizatutako mamu guztiak hirian barna ihes egiten dute.

Azkenik, Mamu-harrapariek Gozer izakia garaitu eta Dana, Louis eta New York hiria salbatzea lortu dute. Azkenean, esker oneko hiritar guztien txalo zaparrada eta animo oihuen artean bukatzen da filma.

Remove ads

Aktoreak

Ikus gainera

Saila

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads