Goodluck Jonathan
politikari nigeriarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Goodluck Ebele Azikiwe Jonathan (Otueke, Ogbia, 1957ko azaroaren 20a) nigeriar politikaria da, Herriaren Alderdi Demokratikoaren (PDP) kidea. Nigeriako Errepublikako 14. Estatu Burua eta 5. Presidentea da.
2005eko abenduaren 9tik 2007ko maiatzaren 28ra Bayelsa estatuko gobernadorea izan zen. 2007ko maiatzaren 29an Umaru Yar'Adua Presidenteak Nigeriako Presidente orde izendatu zuen. 2010eko otsailaren 9an behin behineko Presidente izendatu zuten, Yar'Adua Saudi Arabiako eritegi batean ospitaleraturik zegoelako. Azken hau 2010eko maiatzaren 5ean hil zen eta Jonathanek ordezkatu zuen[1]. 2011ko apirilaren 16ko hauteskundeak irabazi zituen, botoen %59rekin. Muhammadu Buhari oposizioko buruak iruzurra salatu bazuen ere, nazioarteko ikuskatzaileen arabera aspaldiko «garbienak» izan ziren[2].
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
