Gora ta gora beti
Oskorri, Jaromír Vejvoda eta Gabriel Arestiren abestia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gora ta gora beti Gabriel Arestiren hitzak dituen euskal abesti famatu bat da. Gabriel Arestiren Omenez diskoan argitaratu zuen Oskorrik 1976an.[1] Abestiaren melodia Jaromir Vejvoda txekiar musikagilearen Škoda lásky polkan oinarritua dago.

Lapurdi izena, kanta honetan, Euskadi (Euskal Herria, euskal herritarren nazioa) esangurarekin dago erabilia; izan ere, hitzak idatzi ziren garaian Francoren diktadurak debekatua zuen Euskadi izena erabiltzea. Arestik berak, Gipuzkoatik Lapurdira zihoala Behobiako zubiaren erdira heltzean[2] (Estatu arteko muga zeharkatzean, alegia), beti «Gora Euskadi askatuta» oihu egiten zuen.
Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Niko Etxartek interpretatu zuen, Lapurdikoa ez, baina Zuberotarra dena.
Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[3]
- Gabriel Aresti, hitzen egilea
- Oskorri taldea
- Niko Etxart, 1996ko bertsioko kantaria
Remove ads
Hitzak
Hona hemen abestiaren hitzak:[4]
- Gora ta gora beti,
- haik gora Lapurdi!
- Euskerak bizi gaitu
- eta bizi bedi.
- Gorantza doa agudo kapitala
- eta Lapurdi beti dago apala,
- aldrebesturik dago mundu zitala,
- konformatzen ez bagara
- ze pekatu mortala!
- Gurea ez da bizi-modu normala
- lurra lantzeko haitzurra eta pala,
- lanaren truke kobratzen erreala.
- Benetan da miserable
- euskaldunon jornala.
- Munduan ezin bizi daiteke hala,
- merkatuetan dena gora doala,
- etxera eta zopa guztiz argala,
- kriseiluen olioa
- ez da postre formala.
- Obrero eta nekazari leiala,
- zuena ez da errenta liberala.
- Diru zikinak putre motzak bezala
- botatzen dizu gainera
- hortxe bere itzala.
- Jabeek dute kontzientzi zabala,
- kaskatu dute gure lurren azala,
- baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
- burruka garbian dago
- hori da printzipala.
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads