Gotha

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gothamap
Remove ads

Gotha Alemaniako herria da, Turingiako estatuan kokatua. Erfurt eta Eisenachen arteko errepideak zeharkatzen du. Gotha barrutiko hiriburua da.

Datu azkarrak Gotha, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Dagoeneko VIII mendean aipatzen da Karlomagnoren idatzi batean. Bertan Villa Gotaha izena du, zeinak "Ur onak" esan nahi duen.

1640an Saxonia-Gotha dukerriko hiriburu izendatua izan zen. XVIII mendean Voltaire pentsalari frantziarra bertan bizi izan zen denbora luzez eta Gothako gortea Alemaniako ilustrazioaren erdigune bihurtu zen. 1763an Gothako almanakea argitaratzen hasi zen. Almanake honek urtean zehar Europako errege eta nobleen xehetasunak eta diplomaziaren arloko datuak biltzen zituen.

Gothak ere garrantzi berezia izan du Alemaniako langileen mugimenduaren historian. 1875ean bertan sortu zen Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) hurrengo programarekin:

« Lana aberastasun eta zibilizazio ororen iturri da eta gizartearen bidez bakarrik denez posible lan produktiboa, lanaren produktu guztia, non lanerako obligazio orokorra dagoen, gizartearena da, hau da, bere kide guztiena eskubide berberarekin eta bakoitzarena ere bai dituen arrazoizko beharren arabera. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Thumb
Gothako Udaletxea

Bigarren Mundu Gerran ez zen bonbakatua izan, Josef Ritter von Gadolla alkateak 1945ean hiria errenditu baitzuen Aliatuen aurrean. Naziek harrapatu eta exekutatu egin zuten. 1949an Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen 1990an Alemania biek bat egin zuten arte.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

  • Friedenstein gaztelua (Schloss Friedenstein): 1643–1655 artean jasotako jauregi dukal ederra da. Alemaniako eraikin barroko zaharrenetakoa ere bada. Gaur egun museo gisa erabiltzen da.
  • Udaletxea (Rathaus): 1567-1577 artean eraikia pizkundeko estiloan. 40 metrotako dore bat dauka. Friedenstein gaztelua eraiki aurretik bertan bizi ziren Saxonia-Gothako dukeak.

Hiri senidetuak

Eisenach ndorengo hiriekin senidetua dago:

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea45.00045.20045.40045.60045.80046.00046.20046.400201420162018202020222024GothaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads