Grokipedia
Adimen artifizialak sortutako sareko entziklopedia eleaniztuna From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Grokipedia lineako entziklopedia proiektu eleaniztun bat da, xAI-k administratua. 2025eko urriaren 28an, 0.1 bertsioa atera zen kontsultarako. Elon Musk xAi-ren CEOaren arabera, Grokipediaren helburua «egia da, egia osoa eta egia besterik ez. Ez gara inoiz perfektuak izango, baina, hala ere, helburu hori lortzeko borrokatuko gara».[1]

Grokipedia, une honetan (2025eko azaroan), ingelesez eskuragarri dago soilik, 800.000 bat sarrerarekin. Haren funtzionamenduaren xehetasunak oraindik ezagutzen ez badira ere, entziklopediaren bisitariek edizioak iradoki ditzakete formulario emergente baten bidez informazio okerraren zuzenketa eskatzeko, baina Wikipediak eta wikietan oinarritutako beste entziklopedia batzuek ez bezala, ezin dute zuzenean artikulurik editatu.[2]
Badirudi Grokipediak Wikipedia erabat imitatuko duela, logoetatik hasi eta zerbitzu osagarrietaraino; izatez, orain funtzionatzen duten bilaketek Wikipediako edukia hitzez hitz ematen dute, ez Grokipediak prestatutako ezer.[2]
Elon Muskek, enpresaburu eta xAIren sortzaileak, Grokipedia Wikipediaren alternatiba gisa aurkeztu zuen, azken horren «propaganda ezabatuko lukeena».[3][4]
Larry Sanger Wikipediaren sortzaileetako batek iritzi positiboak adierazi zituen webgunearen jaurtiketaren karira;[5] Jimmy Wales beste sortzaileetako bat, berriz, eszeptiko agertu zen eta zera esan zuen: «Idazteko erabiltzen ari den eredu generatiboek akats ikaragarriak egingo dituzte. Badakigu ChatGPT eta beste LLM batzuk ez direla behar bezain onak wiki sarrerak idazteko». Gainera, webgunearen neutraltasuna (0.1 bertsiotik 2025eko urriaren 28ra) zalantzan jarri dute beste iturri askok.[6]
Remove ads
Izenaren jatorria
Hitza Marten hitz egiten den alegiazko hizkuntza batetik omen dator: zehazki, "grok" izenetik («sakonki ulertu» esan nahi du), edo "to grok" aditzetik, fikziozko hizkuntza hartan «edan» esan nahi duena eta, hedaduraz, «sakonki ulertu», «maitatu», «horrekin bat egin», «horrekin komunikatu».
Terminoa berehala bihurtu zen zientzia fikzioaren zaleen, hippyen eta hacker informatikoen gustuko, eta geroztik Oxford English Dictionary hiztegian sartu da, besteak beste.[7] Fikziozko martetar hizkuntza Robert A. Heinleinen Stranger in a Strange Land ("Kanpotarra lur arrotzean") zientzia-fikziozko eleberrirako sortu zen, 1961ean argitaratua.[8]
Remove ads
Erreakzioak
Forbes aldizkariak nabarmentzen duenez, Wikipedia lankidetzaren bidez lan egiten duten giza autore eta editoreen lanean oinarritzen da, baina Musken alternatiba xAI-ko Grok-ek sortutako eta "egiaztatutako" artikuluek osatzen dute. Adierazten dutenez, halaber, «Grokipediako artikulu batzuek, hala nola PlayStation 5, Lamborghini edo Advanced Micro Devices orriek Wikipediako sarreren kopia ia hutsak dirudite».[9]
Datuen edukiaren zati bat Muskek eta Parag Agrawal Twitterreko zuzendari exekutibo ohiak genero-trantsizioari buruz dituzten iritziekin bat datorrela ikusi da.[10]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
