XAI
Adimen artifizialeko konpainia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
xAI adimen artifizialeko startup bat da, 2023ko uztailaren 12an Elon Muskek eta Igor Babuschkinek sortua. Musken arabera, enpresaren helburua «unibertsoaren benetako izaera ulertzea» da.[1] Konpainiaren produktu nagusia Grok izeneko adimen artifizial sortzaileko chatbot bat da.
OpenAI, DeepMind, Google Research, Microsoft Research, Tesla eta Twitterreko ikasle ohiek osatzen dute enpresa. Dan Hendrycks, Center for AI Safetyko zuzendari exekutiboa, aholkularietako bat ere bada.[2]
Remove ads
Historia
2023ko apirilean, Financial Times egunkariak jakinarazi zuen Muskek adimen artifizialeko startup bat kaleratzeko asmoa zuela. Nvidiaren milaka GPU prozesadore lortuak zituen hizkuntza-eredu handi posible baterako.[3]
Gainera, Muskek Tucker Carlsonekin izandako elkarrizketa batean esan zuen “TruthGPT” izena eman zion zerbait sortu nahi zuela, gaur egungo adimen artifialeko enpresak “politikoki zuzenak” izateko sistemak entrenatzen arituko ziren beldur zelako.[4]
Remove ads
Ingurumen eragina
2024ko ekainean, Greater Memphis Chamber-ak iragarri zuen xAIk Colossus eraikitzeko asmoa zuela, munduko superordenagailurik handiena, Memphisen, Tennesseeen. 122 eguneko eraikuntza-lanen ondoren, superordenagailua guztiz martxan jarri zen 2024ko abenduan. Memphiseko tokiko gobernuak kezka agertu zuen orduan elektrizitatearen erabileraren igoeragatik, 150 megawatt-eko potentzia puntakoetan, eta hiriarekin akordioa lantzen ari zen bitartean, enpresak 14 VoltaGrid metano-gasez elikatzen diren sorgailu eramangarri zabaldu ditu energia-hornidura aldi baterako hobetzeko.[5]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
