Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak UNESCOk 2000 urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen bederatzi eremuren multzoa da, Okinawa prefeturan kokaturik daudena.
Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak1![]() | |
![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, vi |
Erreferentzia | 972 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ryūkyū Erresumako kulturaren adierazgarri direlako izendatu zen Gizateriaren Ondare. Bi utaki (eremu sakratu), Tamaudun mausoleoa, lorategi bat eta bost gusuku gazteluk osatzen dute multzoa. Gazteluen hondarrak baino ez dira gelditzen baina Nahako Shuri gaztelua berreraiki egin dute..
Remove ads
Historia
XII. mendearen inguruan hasi zen Gusuku garaia, Aji buruzagiek bultzatuta herritarrak kostaldean bizitzetik barnealderago zeuden muinoetan herriak eta gazteluak eraikitzen hasi zirenean. Nekazaritza zabaldu zen orduan eta arroza, garia eta artatxikia erein ziren. Merkataritza ere handitu egin zen eta uharteen arteko harremanak nabarmen sendotu ziren. Sho dinastia nagusitu zen denborarekin.
1609an Japoniako Satsuma leinuak uharteak inbaditu zituen.
Remove ads
Elementuak
- Tamaudun, Sho dinastiaren mausoleoa.
- Nakijin gaztelua.
- Zakimi gaztelua.
- Katsuren gaztelua.
- Nakagusuku gaztelua.
- Sefa-utaki.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads