Hadley zelula
Alisio haizeak azaltzeko G. Hadleyk (1735) proposatutako aire-zirkulazio meridianoa. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hadley zelula alisioak esplikatzeko George Hadleyk (1735) proposatu zuen zirkulazio meridianoa da.[1] Hadley zelula ekuatoreko bi aldeetara, hemisferio bakoitzeko tropikoan, eratzen da. Zelula bakoitzak planeta latitudinalki biltzen dutelarik, ekuatoretik (0º) 30º-ko latituderaino energia transferituz.[2][3]

Zirkulazio atmosferikoa habiarazten duen indarra planetako azaleraren eguzki bidezko berotze desorekatua da, potenteagoa dena ekuatore inguruan eta makalena poloetan. Hala, zirkulazio atmosferikoak energia transferitzen du poloetarantz, ekuatorearekin duten tenperatura gradientea murriztuz. Energia mugitzeko mekanismoak latitudearen arabera aldatzen dira, gune tropikal eta ez-tropikaletan desberdinak direlarik.
Remove ads
Aurkikuntza
XVIII. mende hasieran, George Hadley abokatu eta meteorologo afizionatu ingelesak[4] ordurarte ekialdeko haizeak azaltzen zituen hipotesia dudan jarri zuen.[5][6] Izan ere, mometu hartan Edmond Halley astronomoak 1685ean Royal Society-ren aurrean proposaturiko teoria zen onartuena; honen arabera, eguzkiak beroturiko aireak goranzko mugimendua eragiten du ekuatorean eta inguruko latitudeetako aire-masak ordezkatzen zuela gorantz galduriko airea, ekialdeko haizeak sortuz.[5]
Remove ads
Mekanismoa

Hadley zelulako energia zirkulazioa hainbat fenomenoren agerpenen ondorio da:[2]
- Ekuatorean ematen den aire bero eta hezearen konbertsioak prezipitazio handiak eragiten ditu, bero latentea eratuz eta indar igokari indartsuak eratuz. Hala, airea tropopausara igotzen da (10-15 Km itsas mailatik), non ez dagoen hain bero.
- Aireak epeltzearen ondorioz, ezin du gora egiten jarraitu. Beraz, azpiko aire beroaren goranzko mugimenduak, epelduriko aire azpiestratosferikoa polotarantz mugiarazten du. Poloetarantz mugitu hala, airea gehiago hozten doa eta Coriolis efektuaren ondorioz ekialderantz bideratzen da. Ondorioz, haize subtropikalen 'Jet stream'-ak eratzen dira.
- 30º-ko latitudera heltzean, airea hotz eta lehorra hondoratu egiten da. Hondoratu ahala, berotu eta bere hezetasun-erlatiboa gutxitzen du.
- Gainazalera heltzean, frikzioak zikloa ixten du airea ekuatorera berbideratuz eta bidean hetasuna xurgatuz. Kau honetan, Coriolis efektuaren ondorioz airea mendebalderantz bideratzen da.
Hadley zelulen zirkulazioak aldaketa estazionalak jasaten ditu. Solstizio garaian (ekaina-abuztua eta abendua-otsaila), hego hemisferiora zertxobait mugitzen delarik.[7]
Held-Hou modeloa

Held-Hou modeloa, Hadley zelularen zirkulazio atmosferikoa azaltzeko eaturiko modelo teorikoa da, non turbulentzia atmosferikoen faltan emango litzatekeen zirkulazioa azaltzen den.[8] Isaac Held eta Arthur Hou meteorologoek proposatu zuten 1980an.[9]
Remove ads
Fenomeno klimatikoak
- Tropiko Arteko Konbergentzia Eremua (TAKE). Ekuatorean ematen den aire bero eta hezearen konbertsioak prezipitazio handiak eragiten ditu.
- Haize subtropikalen 'Jet stream'-ak.
Beste adibideak

Marteko[10] eta Artizarreko[11] atmosferek Hadleyren zelula globalak dituzte, beroa ekuatoretik poloetara zuzenean garraiatzeko gai direnak. Lehenengo kasuan, atmosfera mehearen ondorioz, eta bigarrenean, planeten errotazio-abiadura baxuaren ondorioz, eta, ondorioz, Coriolisen eragina murriztearen ondorioz.[12][13]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
