Hai Phong
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hai Phong[1] Vietnamgo hiria da, Ibai Gorriaren deltan dagoena. 1.711.100 biztanle ditu. Vietnam iparraldeko porturik handiena da. Haiphongen nekazaritza eta horrekin lotuta dagoen industria dira ekonomia-jarduera nagusiak (arroza eta kakahuetea, oliotegiak, destilategiak). Metalurgian eztainu-fundizioa eta itsasontzigintza nabarmentzen dira. Oihalgintza, zementua, beiragintza, zeramika ere garatzen dira. Bauxita, burdina eta ikatz-meatzeak ditu inguruan.
Remove ads
Historia
1882 arte Hai Phong arrantzale-herrixka bat izan zen. Frantsesek Tonkinerako eta Txinako hegoalderako igarobide bat lortu nahirik, hiri eta portu modernoak eraiki zituzten han. Hiriak AEBetako gudarostearen bonbardaketa gogorrak jasan zituen (1967-1973).
Klima
Remove ads
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads