Haka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Haka zeremonia- edo erronka-dantza maoria da. Taldean egin ohi da, eta tribuaren harrotasuna, indarra eta batasuna erakusten du. Tradizioz, bai gizonek bai emakumeek egin izan dute, eginkizun sozial askotarako; esaterako, gonbidatu ospetsuei ongietorria emateko edota familiako ospakizunetan.[1]
- Artikulu hau Zeelanda Berriko gerra-dantzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hatxe».

Dantzariek mugimendu gihartsuak egiten dituzte, hala nola, lurra zangoekin jotzea, mihia ateratzea eta gorputza erritmikoki makurtzea, garrasi bortitzez lagundurik. Hitzek, era poetikoan, arbasoei eta tribuaren historiako gertaerei egiten diete aipamen.[1]
Zeelanda Berriko kirol taldeetako jokalariek nazioarteko partiden aurretik egin ohi dute, jokoarekiko konpromisoa, erronka eta elkarrenganako errespetua adierazteko.[2] New Zealand Native errugbi selekzioak hasi zuen ohitura hori, 1888-1889 urteetan Europan zehar egin zuen biran.[3] All Blacksek Ka Mate izeneko haka egin ohi dute, eta Black Fernsek Ko Uhia Mai izenekoa.
Remove ads
Ka Mate

Te Rauparahak, Ngāti Toa tribuko buruzagiak, ondu zuen Ka Mate haka, 1820 aldean.[4] Zeelanda Berriko errugbi selekzioak 1905ean dantzatu zuen lehenbiziko aldiz, Britainia Handian egindako biran. Dokumentaturik dago Eskoziaren aurkako partidaren aurretik egin zutela, 1905eko azaroaren 18an, eta baita Galesen aurkakoa baino lehen ere, abenduaren 16an.[5] Bigarren horretan, Galesko errugbilariek eta Cardiff Arms Parkeko ikusleek Hen Wlad Fy Nhadau abestuz erantzun zuten.[6]
Te Rauparahak moldatutako haka kantu batekin hasten da:[4][7]
- Kikiki kakaka kauana!
- Kei waniwania taku tara
- Kei tarawahia, kei te rua i te kerokero!
- He pounga rahui te uira ka rarapa;
- Ketekete kau ana to peru kairiri
- Mau au e koro e – Hi! Ha!
- Ka wehi au ka matakana,
- Ko wai te tangata kia rere ure?
- Tirohanga ngā rua rerarera
- Ngā rua kuri kakanui i raro! Aha ha!

Eta, jarraian, hakaren zati nagusia:[4][7][8]
Maorieraz |
Euskaraz |
Remove ads
Kapa O Pango
Kapa O Pango Zeelanda Berriko errugbi selekzioarentzat moldatutako haka da. Ngati Porou tribuko Derek Lardellik ondu zuen, eta 2005eko abuztuaren 28an aurkeztu zuten All Blacksek, Dunedinen, Hegoafrikaren aurkako partida baino lehen.[9] Partida All Blacksen garaipenarekin bukatu zen (31-27). Haka honek ez zuen Ka Mate ordeztu, eta taldeak erabakitzen du bata edo bestea egitea.[10]
Maorieraz[11] |
Euskaraz |
Remove ads
Ko Uhia Mai

Ko Uhia Mai da Zeelanda Berriko emakumezkoen errugbi selekzioek, bai hamabostekoeak, bai zazpikoak, partidak baino lehen egiten duten haka.
|
|
Erreferentziak
Oharrak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads