Dunedin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dunedinmap
Remove ads

Dunedin edo Ōtepoti (maorieraz) Zeelanda Berriko hego-ekialdean dagoen hiria da. Hego Uhartean dago kokatuta, Otago eskualdean zehazki. Hiriak maori, txinatar eta eskoziar kultur ondarea du.

Datu azkarrak DunedinŌtepotiDunedin Ōtepoti, Administrazioa ...

Dunedin Zeelanda Berriko zazpigarren metropoli populatuena, eta 130.400 biztanle inguru zituen 2022ko ekainean.[1] Arrazoi historiko, kultural eta geografikoengatik, Zeelanda Berriko lau zentro nagusietako bat izan da hiria luzaroan. Hiriaren aldiriak hedatzen inguruko haran eta muinetara, Otago penintsulako istmora eta Otagoko portuko eta Ozeano Bareko kostetan zehar.

Gaur egun, Dunedineko ekonomia askotarikoa da, manufaktura, argitalpen, arte, turismo eta teknologia arloetan. Hiriko ekonomiaren oinarriak hezkuntza unibertsitarioa du ardatz: Zeelandia Berriko unibertsitaterik zaharrena den Otagoko Unibertsitatea eta Otagoko unibertsitate politeknikoa. Gazteak biztanleriaren zati handi bat dira; hiriko biztanleen %21,6k 15 eta 24 urte artean zituen 2006ko erroladan, Zeelanda Berriko batez bestea (%14,2) erruz gaindituta.[2]

Musika esparrua ere aipagarria da, Dunedin soinuaren sorleku baita, eragin handia izan zuena grungean, indie-an eta rock alternatibo modernoan).[3] 2014 urtean hiria UNESCOren Literatura Hiri izendatu zuten.

Remove ads

Etimologia

Izena Dùn Èideann-etik dator, Edinburg hiriaren baliokide gaelikoa dena.

Geografia

Udalaren mugak, 1989az geroztik, honako hauek dira: Middlemarch mendebaldean, Waikouaiti iparraldean, Ozeano Barea ekialdean eta hego-ekialdean) eta Waipori/Taieri ibaia eta Henley udalerria hego-mendebaldean.

Otago Harbour izeneko badia estuaren aurrean dago Dunedin, eta hego-mendebalderantz zabaltzen da hamabost bat miliatan. 1848an sortu zenetik, hiria poliki-poliki zabaldu da behe lautadetan eta inguruko muinoetan zehar, baita istmoan zehar Otago penintsulako hegaletaraino ere.

Ingurumena

Dunedingo ekialdea Otago penintsulan dago, Dunedin sumendiko hego-ekialdeko ertzean dagoen lur hatz luzean. Penintsulako zati handiena habitat naturala da eta Otago Peninsula Trust-ek zaintzen du. Penintsulan hainbat hondartza daude, eta espezie berezi ugari bizi dira bertan: pinguino txikiak, itsas txakurrak eta ubarroiak besteak beste. Taiaroa Head, penintsulako ipar-ekialdean, garrantzi ekologiko globaleko lekua da, albatros erreal edo Diomedea epomophora espeziaren kolonia bakarreko bizilekua baita.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Dunedin), Hila ...
Remove ads

Argazkiak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads