Halibut

From Wikipedia, the free encyclopedia

Halibut
Remove ads

Halibuta edo fletana (Hippoglossus hippoglossus) pleuronektidoen familiako arrain gorputz-zapala da, bi begiak gaineko aldean dituena. Hezurdun arrainen artean handiena da[1]. Sarritan mihi-arrainarekin nahasten da, baina berez familia desberdinetakoak dira.

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Remove ads

Deskribapena

Batazbeste 1'2 metrotako luzera eta 200 kg-tako pisua izaten du baina ohikoa izaten da 3 m inguru luze eta 320 kg hartzen dituzten aleak ere. Lekuan lekuko kolorea hartzen du, itsas azpiko hondarrarena gehienetan, han ibiltzen baita. Halibut gazteek kolore apalagoa dute eta pinporta ugari ere bai[2].

Hazkuntza moteleko arraina da. Sexu heldutasuna 8 urterekin lortzen dute arrek eta 10-11 urterekin emeek. 25-30 urte inguru bizi dira. Harrapaturiko halibut zaharrenak 50 urte zituen[3].

Remove ads

Bizilekua

Ozeano atlantikoan aurkitzen da, 50 eta 2.000 metrotako sakonera artean. Zenbat eta halibut helduagoa hainbat eta ur sakonagoetan bizi da[2]. Egunez arroken azpian ezkutatzen da eta gauez ateratzen da ehizatzera. Ur hotzeko itsasoetan bizi da. Bizkaiko golkoan ere bizi da[3].

Halibuta igerilari ona da eta distantzia luzetako migrazioak egiteko gai da.

Ekologia

Larba egoeran ur azaleko planktonaz elikatzen da eta urtebete duenean itsas hondora jaitsi eta han bizi diren animalia txikiak eta arrautzak jaten ditu. Halibut helduak arrainak (bakaoilaoa, sardinzarra, paneka...), txipiroiak eta krustazeoak harrapatzen ditu. Halibut txikiagoak ere jan ditzake[3].

Halibutaren harrapariak fokak eta Groenlandiako marrazoak eta orkak dira[2].

Erabilera

Halibuta asko arrantzatu izan da. Arrainaren gibelak A eta D bitamina ugari du. Hazkuntza motela duenez populazioak nabarmen jaitsi dira eta arriskuan dagoen espeziea da gaur egun.

Aspaldian halibut haztegiak eraiki dira. 2006an Kanadan, Norvegian, Erresuma Batuan, Islandian eta Txilen ezarri ziren halibut haztegiak[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads