Haridwar
Indiako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Haridwar (hindiz ɦəɾɪd̪waːɾ ahoskatua; lehen Mayapuri deitua[1]) hiri santua da eta Haridwar barrutiko udalerria, Uttarakhand estatuan (India). Rishikesh hiritik 10 km hegoaldera dago, Chandighar hiritik 140 km hego-ekialdera eta New Delhi hiritik (Indiako hiriburua) 200 km ipar-ekialdera. Hardwar idatzita ere ikus daiteke. Devanagari letraz (hindiz zein sanskritoz erabilia) हरिद्वार idazten da. AITS sisteman (sanskritoko nazioarteko transliterazio-alfabetoa) haridvāra idazten da
Hindieraz eta sanskritoz ‘Jainkoaren atea’ esan nahi du (hari: ‘jainkoa’ eta dvárra: ‘atea’).
Rudra-iamalaren arabera, ate honek Vaikunthara (Vishnu jainkoaren egoitza) zeraman. Hinduisten ustez, Haridwar Indiako zazpi leku sakratuenetako bat da. Ganges ibaia —Gaumukh-en (3.139 m-ra, Gangotri glaziarraren ertzean) duen iturritik 253 km egin ondoren— Indiako iparraldeko lautada indogangetikoan sartzen da, Haridwar parean, eta gertaera horrek ematen dio hiriari antzinako izena, Gangā Dwāra (‘Ganges Atea’).
Hinduisten mitologiaren arabera, Haridwar amrita (hilezkortasunaren elixirra) erori zen lau lekuetako bat da, nahi gabe Garuda hegazti zerutiarrak zeraman pitxerretik (kumbha) zipriztindua, samudra manthanaren ondoren (esnezko ozeanoaren irabiatua). Lau leku horietan —Ujjain, Haridwar, Nasik eta Prayagraj— Kumbh mela erlijio-jaialdia egiten da hiru urtean behin, eta 12 urtean behin Maha Kumbh Mela egiten da Prayagrajen.
Remove ads
Klima

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

