Vishnu

From Wikipedia, the free encyclopedia

Vishnu
Remove ads

Vishnu (sanskritoz: विष्णु, Viṣṇu ahoskatua) hinduismoaren tradizio vishnuitan jainko gorena da. Adi Shankara filosofoaren smarta jarraitzaileek, beste hinduen artean, Vishnu Panchayatana puja edo Jainkoaren bost lehen mailako itxuretako baten moduan gurtzen dute[1]

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

"Vishnu Sahasranama" zerrendak[2] Visnu Paramatma (Arima Gorena) eta Parameshwara (Jainko Gorena) izendatzen ditu.

Tri-murti (euskaraz: "hiru forma"; Sanskritoz: trimūrti) kontzeptu hinduistan sorrera, kontserbazio eta suntsipen zikloak jainkoak irudikatzen dituzte: Brahma sortzailea, Vishnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzailea.

Remove ads

Ezaugarriak

Vishnuren ezaugarriak jainko Goren moduan zenbatezinak badira ere, baditu sei ezaugarri nagusiak:

  • Jñāna (Orojakina)
  • Aishvarya (Burujabetza)
  • Shakti (Energia edo ahalguztiduntasuna)
  • Bala (Indarra)
  • Vīrya (Kemena)
  • Tejas (Distira edo bere burua aski izatea)[3]

Avatarrak

Sakontzeko, irakurri: «Avatar»

Vishnuk hamar avatar nagusi ditu, dashavatara izenekoak:[4]

  1. Matsya, Hayagriva hil zuen ukabila gizakiak salbatuz.
  2. Kurma, Ozeanoetan Devas eta Asuras lagundu zituen dortoka.
  3. Varaha, Hiranyaksha hil zuen basurdea, Lurra salbatuz.
  4. Narasimha, Hiranyakashapu demonioa menderatu zuen lehoia.
  5. Vamana, erraldoi bilakatu zen ipotxa Bali erregearen eskuetatik mundua salbatzeko.
  6. Parashurama jakintsua, Treta Yugan agertu zen Rama aizkoraduna.
  7. Rama, Sri Ramachandra, Raavanan demonioen erregea hil zuen Ayodhyako printze eta erregea.
  8. Krishna Dwapara Yugan agertu zena.
  9. Buda, gogargietsia.
  10. Kalki edo betikotasuna, Kali Yugaren amaieran agertuko dena.
Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads