Hauze
Zuberoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hauze ([haus̻e]) Zuberoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarrezkerrean, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan. 17,01 km2 ditu, eta 2007an, 105 biztanle zituen (hauztarrak). Hauzeko euskara zuberera da, eta euskaldunak dira hauztarren % 88.
Remove ads
Geografia
Ingurune naturala
Oso eskualde menditsuan dago Hauzeko udalerria, eta mendi garaienak hegoaldean daude: Arbut (1.542 m), Iguntze (1.387 m), Losko (1.108 m).
Uhaitzandira isurtzen diren hainbat erreka eta errekasto igarotzen dira udalerritik, Antolako erreka horietako bat delarik. Bestalde, udalerriko lurretan bada Antolako edo Hauzeko basoa izena duen oihana, Biarnorekiko mugan dagoena.
Mugak
Mugakide ditu iparraldean Liginaga-Astüe, ekialdean Montori / Berorize eta Biarno (Landa-Sarraltzune), mendebaldean Ligi-Atherei, eta hegoaldean Santa Grazi.
Auzo nagusiak
Ezpeleta, Saldaki, Undurain, Bassagails, Bonnefont, Harispe, Arbuslan eta Hauze.
Remove ads
Ekonomia
Laborantzan (barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi aziendak) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera.
Demografia
|
Ondasun nabarmenak
- Hauzeko elizak (San Joan parrokia erromanikoa) XIII. mendean du jatorria.
- XVII. mendearen hasierako harrizko gurutzea.
- XVII. mendeko errota.
Argazki galeria
- Herriko etxea.
- Beguze mendia (767 m).
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads