Helwan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Helwanmap
Remove ads

Helwan (arabieraz: حلوان) Egiptoko iparraldeko hiri bat da. Nilo ibaiaren ertzean dago, Menfiseko hondakinetatik ekialdera, eta Kairo hiriburutik 25 kilometro hegoaldera; hain zuzen, hiriburuaren aldiri bat da. 230.000 biztanle zituen 1989an.

Datu azkarrak Helwan حلوان, Administrazioa ...

Helwanek unibertsitatea du, Helwango Unibertsitatea. Inguruan, behatoki astronomiko bat dago; behatoki hori Halley kometa ospetsua ikusteko erabili zen.

Tokiko industriak burdina, altzairua, zementua eta ehunak egiten ditu.

Helwanen, Kairoko metroaren 1. ibilbidearen amaierako geltokia dago. Barnean hiru barruti ditu: Wadi Hof, Hadayek Helwan eta Maasara hain zuzen ere.

Remove ads

Hondakin arkeologikoak

Antzinako nekropoli bat, 1946an aurkitua eta ondoren industua, lehen dinastietako hondakinekin. 2004an, lurperaketa gehiago industu ziren. Hauen garrantzia, garai hartako Egiptoko gizarte piramidea islatzen dutela da. Apaiz edo burokrata handien hilobiak, herritar soil eta behe klaseko jendearen hilobietatik argi bereiz daitezke, hilerri honetan, ondo ezberdindutako bi lurperaketa mota baitzeuden. Aberatsen hilobiek, hogei eta ehun metro inguru arteko neurria dute. Hildakoen estatuak, ontziak eta bitxiak aurkitu dira, besoko baliotsu bat eta kareharriz eginiko bi metroko estatua bat kasu.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Helwan), Hila ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads