Henrike II.a Ingalaterrakoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Henrike II.a Ingalaterrakoa
Remove ads

Henrike II.a[1] (Le Mans, Frantzia, 1133ko martxoaren 5aChinongo Gaztelua, Frantzia, 1189ko uztailaren 6a), Henrike Plantagenet ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea izan zen 1154-1189 bitartean. Rikardo Lehoi Bihotza eta Joan Lurgabearen aita izan zen.

Datu azkarrak Irlandako jauna, Ingalaterrako monarka ...
Remove ads

Bizitza

Frantziako Erresumako Le Mans hirian jaio zen. Ama Matildaren aldetik Gilen Konkistatzailearen birbiloba zen. Aita, berriz, Godofredo V.a Plantagenet zuen. 1151an, aita hil ostean, Normandiako duke eta Anjou, Maine eta Nantesko konde bilakatu zen. Urtebete beranduago, berriz, Leonor Akitaniakoarekin ezkontzearen ondorioz, Akitania eta Baskoniako duke ere bilakatu zen eta, azkenik, 1154ean Ingalaterrako errege izendatu zuten. Plantagenet leinuko lehendabiziko erregea izan zen. Garai hartako kondaira batzuek esaten zutenez, leinu horretako arbasoetako bat Deabrua bera zen[2].

1171ean Irlandako jaun bilakatu zen eta, horrezaz gain, batzuetan Gales, Eskozia eta mendebaldeko Frantziako eskualde batzuk kontrolatu zituen. Hau guztia dela eta, garaiko Europako erregerik boteretsuena izan zen.

Errege boterea handitzeko asmoz, Eliza Katolikoaren eskubideak murriztu nahi izan zituen (Clarendongo Konstituzioak, 1164). Hori zela eta, Canterburyko artzapezpiku eta Aita Santuaren ordezkari zen Thomas Becketekin egundoko iskanbilak izan zituen. 1170. urtean, Canterburyko katedralean bertan, erregearen inguruko nobleek Becket hil zuten. Henrike II.ak jendaurreko penitentzia egin behar izan zuen, Aita Santuaren aginduz, eta baliogabe utzi behar izan zituen Clarendongo erabakiak.

1177an, Westminster-en, bitartekari lana egin zuen Gaztelako Alfonso VIII.a eta Nafarroako Antso VI.a Jakitunaren artean, bi erreinuen arteko muga gatazka bat sortu zenean. Historialari batzuen arabera, Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa teorian neutrala eta inpartziala bazen ere[3], praktikan kalte gehiago egin zion Nafarroari Gaztelari baino, Henrike II.ak piriniar erresuma etsai edo, gutxienez, lehiakidetzat jotzen zuelako Akitanian[3].

Henrike II.ak oztopo handiak izan zituen familia barnean; emazteak eta semeek bultzaturiko hiru matxinadari egin behar izan zien aurre: Henrike seme gazteak gidatutako lehena arazo handirik gabe zapuztu zuen; bigarrenean Filipe-Augusto Frantziako erregeak hartu zuen parte eta larriagoa izan zen; hirugarrena (1188-1189) Joan Lurgabea semeak bultzatu zuen eta haren ondorioz hil zen.

Remove ads

Ezkontza eta seme-alabak

1152an, Bordelen, Leonor Akitaniakoarekin ezkondu zen, eta zortzi seme-alabak izan zituzten:

Remove ads

Genealogia

Erreferentziak

Bibliografia

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads