Herkulano

From Wikipedia, the free encyclopedia

Herkulanomap
Remove ads

Herkulano[1] (latinez: Herculaneum) egun Ercolano hirian, Campanian, zegoen antzinako erromatar hiria. Gaur egun, hiriaren hondakinak besterik ez dauden arren, garai batean Ponpeia baino aberatsagoa izan zen. Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesuvioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an, eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da. 1997an Gizateriaren ondare izendatua izan zen, Ponpeiarekin batera.

Datu azkarrak Kokapena, Koordenatuak ...

1738az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira. Lehen erromatar hezurdurak (I. mendekoak) Herkulanon topatu ziren. Aurkikuntza hau garrantzitsua da erromatarrek III. mendera arte gorpuak errausten zituztelako, eta zaila delako garai hori baino lehenagoko hezurdurak aurkitzea.

Herkulanoko erromatarren luxuzko etxeak daude, eta horien artean Villa dei Papiri da ezagunena, itsasora bistak zituen Lucio Calpurnio Piso Caesomnio-ren (Julio Zesarren aitaginarrebaren) luxuzko jauregia.

Remove ads

Eraikin publikoak

  • Hiri inguruko termak
  • Palestra
  • Antzerkia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads