Hermann J. Abs

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hermann J. Abs
Remove ads

Hermann Josef Abs (Bonn, Alemania, 1901eko urriaren 15a - Bad Soden, Alemania, 1994ko otsailaren 5a) bankaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Gaztetan musika eta matematika ikasteko asmoa azaldu bazuen ere, ikasketak utzi eta Bonngo banketxe judu batean hasi zen lanean. 1933-1935 urte bitartean Koloniako banketxe pribatu batean lan egin zuen eta aldi berean, gauez, zuzenbide-ikasketak egin zituen unibertsitatean. 1935. urterako Berlingo Delbrück banketxeko kide zen. Bidaia ugari egin zituen eta hizkuntzak ikasi zituen. 1937an Deutsche Bankeko zuzendaritza batzordeko kide zen Berlinen. Garrantzizko lana egin zuen Kreditanstalt für Wiederaufbau erakundean (Berreraikuntzarako kredituen erakundea), Marshall planaren kredituak bideratuz. Erakunde horretako lehendakari eta ohorezko lehendakari izan zen.

1957an Alemaniar Länderretako Bankuaren sorreran parte hartu zuen, eta banku horretatik abiatuta eratu zen hain zuzen ere Bundesbank. Trebezia handiz negoziatu zituen alemaniar Reicharen zorrak Londresekin. 1957an Deutsche Bankeko lehendakari izan zen, eta 1967. urtetik aurrera banketxe horretako ikuskaritza batzordeko presidente. Robert Pferdemengesekin batera, Adenauer kantzilerraren finantza aholkulari nagusietako bat izan zen. Elkarte handietako hogeita hamar administrazio batzordetan baino gehiagotan lan egin du.

Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann J. Abs Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads