Kolonia (Alemania)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kolonia (Alemania)map
Remove ads

Kolonia[1] (alemanez: Köln, kolonieraz: Kölle, nederlanderaz: Keulen) mendebaldeko Alemaniako hiria da, Ipar Renania-Westfalia estatuko hiri nagusia eta herrialde osoko laugarren populatuena, Berlin, Hanburgo eta Munichen atzetik. 2015ean 1.060.582 biztanle zituen[2].

Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolonia (argipena)».
Datu azkarrak KoloniaKöln Kölle, Administrazioa ...
Remove ads

Etimologia

Erromatarren kolonia izan zen hasieran eta Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena zeukan, Colonia Agrippina izenaz ezagutzen bazen ere.

Geografia

Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria. Alemaniako hirugarren hiri zabalena da, 405'15 kilometro koadroko eremua baitu. Ingurua nahiko laua da; punturik altuenak, babesturik dagoen Königsforst eremuak, 108 metroko garaiera du, eta punturik baxuenak, Worringer Bruchek, 37'5 metrokoa besterik ez.

Thumb
Rhin ibaia Kolonia hiria zeharkatuz, erdialdean Hohenzollernbrücke ikus daiteke, eta ezkerraldean Koloniako katedrala.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Koloniako aireportua, 1981–2010), Hila ...
Remove ads

Historia

Erromatar kolonia

Thumb
Colonia Claudia Ara Agrippinensium

Erromatarrek Oppidum Ubiorum («ubioen herria») izena eman zioten, K. a. 38. urtean Ubii leinu germaniarrak sortutako herrixkari. Toki estrategikoan zegoenez, K. o. 50. urtean kokalekua handitu eta kolonia kategoria jaso zuen. Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena hartu zuen, Agripina Klaudio enperadorearen emaztearen ohoretan.

85. urtean, Germania Beherea erromatar probintziaren hiriburu bihurtu zen, eta 260-271 bitartean Galietako Inperioaren hiriburu. 310ean, Konstantino I.a Handia enperadore zela, Rhin ibaiaren gaineko zubia eraiki zen eta Alpeetatik iparraldera zegoen Europako merkatal hiri garrantzitsuena bihurtu zen. Enperadore erromatarrek egonaldi luzeak egiten zituzten bertan. 459an frankoak jabetu ziren hiriaz, erromatarren agintaldiari amaiera emanez.

Erdi Aroa

Artzapezpikutza eskuratu zuen 785. urtean. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaian, bertako artzapezpikua zazpi errege hautatzailetariko bat zen, baita hiru aita santu hautatzaileetariko bat ere. 1164an Rainald de Dassel artzapezpikuak Errege Magoen erlikiak Koloniako katedralean zeudela zabaldu zuen eta hirirako erromesaldiak hasi ziren.

Mendeetan zehar, gatazka latzak izan ziren hiriko burgesiaren eta artzapezpiku-hauteslearen artean. 1288an, Worringengo borroka galdu ondoren, artzapezpikuak alde egin behar izan zuen eta Kolonia Hansa Ligan sartu zen. Arteak eta kulturak garrantzi handia izan zuten Erdi Aroan. 1475ean Hiri Inperial Aske bihurtu zen. Honekin bere armada propioa sortu zuen, uniforme gorriduna, behar izanez gero, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren alde borrokatuko zena.

Thumb
Kolonia suntsitua 1945ean

XIX eta XX mendeak

1794an oste frantsesek hartu zuten hiria. Napoleon Bonapartek Roer departamendu frantsesean sartu zuen. Vienako Batzarrak, 1815ean, Prusiako Erresumaren menpeko Germaniar Konfederazioan kokatu zuen. Prusiak, baina, Düsseldorfen aldeko apustua egin zuen, hau Koloniaren gainetik jarriz.

Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 bitartean, Aliatuek bonbardatu zuten, garrantzi handiko hiri industriala baitzen. Bonbardaketek erabat kaltetu zuten hiria, %80a suntsitu zelarik. Katedral gotikoak zutik iraun zuen eta kalte txikiak baino ez zituen izan.

Remove ads

Ekonomia

Rhin eskualdeko ekonomia eta kultura hiri nagusia da. Oso garrantzitsua da industria: altzairugintza, automobilgintza, nekazaritzarako makineria, kimika eta janari industria, petrolio findegiak, papergintza eta larrugintza. Merkataritza eta finantza hiri garrantzitsua da orobat.

Ondasun nabarmenak

Bigarren Mundu Gerra garaian hiriaren parte bat suntsitu bazen ere, ondo kontserbatu ditu antzinako monumentuak. Aipagarriak dira, besteak beste:

Thumb
Kolonia hiria, Rhin ibaia, Groß St. Martin eliza, Koloniako katedrala eta Hohenzollernbrücke zubia gauez.
Remove ads

Kultura

Thumb
Kölner Karneval, 2006

Jaialdiak

Koloniako jairik handiena Kölner Karneval (inauteria) da. Azaroaren 11ko 11:11 direnean hasten da jaia, hiriko giltzak "zoroei" (Jecken) ematerakoan, eta sei egun irauten du. Astelehenean karroza koloretsuen Rosenmontagszug desfile erraldoia egiten da eta astertean Nubbel erretzen dute, sei egun horietan pekatu ugari egiteagatik.

Kirola

Koloniako futbol taldea 1. FC Köln da. Hiru aldiz irabazi du Bundesliga eta lau aldiz Kopa. 1986an UEFA Kopako txapeldunordea ere izan zen. Aipatzekoa da Kölner Haie izotz hockey taldea ere, Alemaniako txapelketa zortzi aldiz irabazi duena.

Alemaniako bigarren maratoi garrantzitsuena antolatu izan du 1997tik aurrera eta txirrindularitzako Koloniako Itzulia ere bai 1908tik aurrera.

Remove ads

Garraioa

Thumb
Köln Hauptbahnhof, tren geltoki nagusia

Komunikabide sare garrantzitsu batek lotzen du Kolonia Alemaniako hiri eta eskualde nagusiekin (Paris-Berlin burdinbidea, errepideak, aireportua eta Rhin ibaiaren bidezko garraioak). Alemaniako mendebaldeko ibai-portu nagusia da eta, batez beste, 9 milioi tona irteten dira urtero bertako portutik.

Koloniar ospetsuak

Remove ads

Hiri senidetuak

Koloniak ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak:[5]

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads