Hiperurizemia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hiperurizemia
Remove ads

Hiperurizemia odoleko azido urikoaren maila anormalki altua da. Gizakietan tarte normalaren goiko muga 360 µmol/L (6 mg/dL) da emakumeentzat eta 400 µmol/L (6.8 mg/dL) gizonentzat.

Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...

Hainbat faktorek eragin dezakete hiperurizemia, besteak beste genetikak, intsulinarekiko erresistentziak, hipertentsioak, giltzurruneko gutxiegitasunak, obesitateak, dietak, diuretikoen erabilerak eta edari alkoholdunen kontsumoak. Horien artean, gehienetan azken hori da hiperurizemiaren sortzailea.

Hiperurizemiaren sortzaileak hiru mota funtzionaletan sailka daitezke:

  • Azido urikoaren ekoizpen altuaren zergatiak: purinen maila altua dietan eta purinen metabolismo altua.
  • Azido urikoaren iraizketa baxuaren zergatiak: giltzurrunetako gaixotasuna, zenbait droga eta azido urikoak beste molekula batzuekin lehiatzea iraizketan.
  • Zergati nahasiak: alkohol edo fruktosa maila altuak dietan, edo baraua.
Remove ads

Ikus, gainera

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads