Hipoklorito
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hipoklorito deritze bai azido hipoklorosoaren anioiari ( ClO−) baita horren gatzei ere[1]. Azido hipoklorosoaren esterrei ere hipoklorito esaten zaie, adibidez, tert-butil hipokloritoa.
Hipoklorito puru gehienak ez-egonkorrak izaten dira eta, ondorioz, ur-disoluziotan maneatzen dira. Beren aplikazio nagusia desinfektatzaile[2] eta dekoloratzaile[3] moduan eta uraren tratamenduan izaten da. Etxeko lixiba sodio hipokloritozko disoluzioa da. Halaber, klorazio eta oxidazio erreakzioetan ere erabiltzen da.
Remove ads
Prestakuntza
Hipoklorito-gatzak
Hipokloritoak kloroa eta metal hidroxidoak uretan erreakzionarazten prestatzen dira. Kloroak (0 oxidazio-egoera) dismutazioa pairatzen du kloruro ioia (-1 oxidazio-egoera) eta hipoklorito ioia (+1 oxidazio-egoera) eratuz. Giro-tenperaturan egin behar erreakzioa kloratoak eratzea nahi ez bada.
- Cl2 + 2 NaOH → NaCl + NaClO + H2O
- 2 Cl2 + 2 Ca(OH)2 → CaCl2 + Ca(ClO)2 + 2 H2O
Sodio hipokloritoa elektrokimikoki ere ekoizten da. Gatzuna elektrolizatzen da kloroa eratzeko zeinek dismutazioa pairatzen duen. Baldintza ez-azidoetan egin behar da erreakzioa, kloroak disoluziotik burbuila moduan ihes egin ez dezan.

Hipoklorito-esterrak
Hipoklorito-esterrak alkoholetatik abiatuz prestatzen dira hainbat erreaktibo baliatuz: kloroa, azido hipoklorosoa, dikloro monoxidoa eta hipoklorito-gatzak[4].
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads