Hoosiers

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Hoosiers 1986ko David Anspaugh estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Angelo Pizzo ekoizle eta gidoigileak ekoiztu eta idatzi zuten kirol film bat da. Gene Hackman, Barbara Hershey eta Dennis Hopper aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jerrald Goldsmithen filma, Egilea(k) ...

Hoosier AEBetan Indiana estatuko biztanleek jasotzen duten ezizena da.

1954ko Indianako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen Milan udalerriko inistitutuko saskibaloi taldearen kirol balentrian oinarritua dago.

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Dennis Hopper) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren (Jerry Goldsmith) izendapenak jaso zituen. Askok inoizko kirol film onenatzat jotzen dute.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Iraganean istripu bat jasan ondoren, Norman Dale (Gene Hackman) Indiana hegoaldeko baserri giroko Hickory udalerriko institutuko saskibaloi taldeko entrenatzailea izateko kontratatua izan da. Nahiz eta jokalariek, irakasle desatsegin batek eta zenbait herritarrek gogokoa eza izan eta berau kaleratzen saiatu, Dale gizon gogotsua da eta saskibaloiarekiko griña bizia du, horrek ez etsitzea eta aurrera jarraitzera bultzaraziko du. Baina taldeko jokalarien konfidantza bereganatzea bere borrokaren erdia izango da, beste erdia teorikoki bere erdipurdiko taldea baina goi mailako saskibaloi taldeei irabaztea izango da. Baina kanpotar nekagaitz batek herri oso baten harrotasuna altxarazi dezakela erakutsiko du.

Thumb
1954ko Indianako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen Milan udalerriko inistitutuko saskibaloi taldea.
Remove ads

Aktoreak

  • Gene Hackman: Norman Dale
  • Barbara Hershey: Myra Fleener
  • Dennis Hopper: Shooter Flatch
  • Sheb Wooley: Cletus Summers
  • Maris Valainis: Jimmy Chitwood
  • Brad Long: Buddy Walker
  • Steve Hollar: Rade Butcher
  • Fern Persons: Opal Fleener
  • Chelcie Ross: George

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads