Hugh Grant

aktore ingelesa From Wikipedia, the free encyclopedia

Hugh Grant
Remove ads

Hugh John Mungo Grant (Londres, 1960ko irailaren 9a - ) aktore eta zinema ekoizle ingelesa da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Hugh Grantek zineman hainbestetan interpretatu duen jaun britainiarraren antza dauka. 1960ko irailaren 9an jaio zen Londresen eta Glenmristongo Grant familia anglo-eskoziarraren ondorengoa da[1]. Eskolarik onenetara joan zen beti eta Ingeles Literaturan graduatu zen Oxfordeko Unibertsitate ospetsuan[2]. Berarentzat antzezpena denbora-pasa zenez, Oxfordeko Antzerki Taldera batu zen Twelfth Night produkzioan parte hartzeko. Horren ostean eta zazpigarren artean buru-belarri aritu baino lehen, literatura kritikari, telebistarako esketx komikoetako idazle eta irratirako iragarkietako idazle moduan lan egin zuen.

Pantaila handiko galaietariko bat da, ingeles dandy estiloa sedukzio armatzat dauka eta bere irribarreak barruan daukan pikaroa iradokitzen du. Zaila izango litzateke Hugh Grant bereziaren komedia erromantikoetako bat ikusi ez du emakumeren bat aurkitzea[3].

Chris Lang eta Andy Taylor lagunekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, hain zuzen, The Jockeys of Norfolk komedia sortzen, eta hainbat antzerki-lanetan ere parte hartu zuen[4]. Baina bere lehenengo paper garrantzitsua 1987an heldu zen E.M. Fosterren eleberri baten moldaketarekin, Maurice izena zuen. Berak eta beste protagonistak, James Wilbyk, Veneziako Zinema Jaialdiko aktore hoberenaren saria partekatu zuten. Urte hartan, Remando al viento produkzio espainolean parte hartu eta bertan, 13 urtez bere bikotea izango zena ezagutu zuen, Elizabeth Hurley.

1980ko hamarkadaren amaieraren eta 1990eko hamarkadaren hasieraren artean, ez zuen zorte askorik izan zineman eta, 1992an Roman Polanskik turista ingeles astun bati bizitza emateko aukeratu zuen arren, 32 urte zituenean interpretazioa uzteko zorian egon zen. Baina Four Weddings and a Funeral filmak bizitza aldatu zion 1994an. Pelikulak nazioarteko izar eta Urrezko Globo baten irabazle bihurtu zuen Hugh Grant[5].

Artista askori gertatu izan zaien moduan, Grantek bere proiektuak garatu nahi izan ditu beti. Lehenengoa Nine Months komedia (1995) izan zen, ikusleei asko gustatu zitzaiena, baina ez hainbeste kritikoei. 1996an, berriz, ekoizle gisa estreinatu zen Extreme Measures thrillerrarekin.

Hiru urte beranduago, Julia Robertsekin batera aldez aurretik lortu zuen errekorra gainditu zuen; Nothing Hillek Four Weddings and a Funeral zintari tokia kendu zion eta Britainia Handiko arrakastarik handiena bilakatu zen. Baina txanpon guztiek gurutze bat daukate, eta urte hartan argitaratu zuen proiektu pertsonalak (Mickey Blue Eyes) harrera eskasa izan zuen.

2001ean, Renée Zellweger aktorearekin lan eginda, azken boladako komedia ezagunenetariko bat grabatu zuen: Bridget Jones's Diary. Daniel Clever editorearen papera jokatu zuen eta interpretazio bikain hark 281 milioi dolar irabazten lagundu zuen.

Nahiz eta aktore ingelesak beste genero batzuetan lan egin nahi izan, eskaintzen dizkioten paper gehienak komedia erromantikoetarako dira. Horren adierazle dira 2002tik egin dituen film luzeak: Two weeks notice (2002), Love Actually (2003) eta Bridget Jones's Diary filmaren jarraipena (2004)[6]. Beharbada interpretazio mota hauetaz nekatuta edo Jeminna Khan aberatsarekin zuen erlazioaz gozatzeko, 2004an erretiroa hartu zuen eta 2006an Reality Showei buruzko beste komedia batekin itzuli zen, American Dreamz pelikularekin.

Zineman ikusi genuen azken aldian, Drew Barrymorekin izan zen 2007an. Lan horretan, bere seduzitzeko ahalak lantzeaz gain, dantzatzen, abesten eta pianoa jotzen ikasi behar izan zuen. Gaur egun, bere lan erritmoa moteldu egin da eta ez da ekitaldi publikoetara hainbeste joaten. Proiektu berriak iritsi artean, golfa edo cricketa bezalako zaletasunetan ematen du denbora.

Hugh Grantek arrakasta asko lortu du eta diru asko irabazi du antzezten. Aktore handia da eta inork ez du zalantzan jartzen bere kalitatea. Arazoa honakoa da: beste zinema genero batzuk lantzen utzi ez, eta horretan lerrokatu dela edo lerrokatu dutela.

Remove ads

Filmografia

Filmak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads