Hydra (konstelazioa)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hydra (konstelazioa)
Remove ads

Hydra edo Hidra[1][oh 1]latinez: Hydra— Ipar hemisferioko konstelazio bat da, 88 konstelazio modernoetan zabalena eta luzeena: 1.300 gradu karratutik gora[2]. Hydraren mutur bat Cancerretik hegoaldera dago, eta haren gorputz luzea Libraraino iristen da. Oso handia bada ere, distira handiko bi izar besterik ez du.

Datu azkarrak Datuak, Laburdura ...

Hydra konstelazioa ez da nahastu behar Hego hemisferioko Hydrus konstelazio txikiarekin.

Remove ads

Izar nagusiak

  • α Hydrae (Alfard, 1,99ko itxurazko magnitudeko erraldoi laranja.
  • β Hydrae, 4,29ko magnitudeko izar bitarra. Haren osagaien artean, 1,7 arku-segundo daude.
  • γ Hydrae, 2,99ko magnitudeko izar horia. Hydrako bigarren izarrik distiratsuena.
  • δ Hydrae, 4,14ko magnitudeko izar zuria.
  • ε Hydrae, izar-sistema anizkoitza. Sistema osoaren magnitudea 3,38 da.
  • ζ Hydrae, 3,11ko magnitudeko erraldoi horia.
  • η Hydrae, 4,30eko magnitudeko izar zuri-urdina.

Aipagarria da, besteak beste, R Hydrae Mira aldakorra; haren distira 3,5 eta 10,9 artean aldatzen da 389 eguneko periodo batean.

Remove ads

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads