Leo (konstelazioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Leo edo Lehoia[1][oh 1] (latinez: Leo; ikurra ♌︎ edo ♌) zodiakoko konstelazioetako bat da. Cancer eta Virgo artean dago.
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leo».
Oso konstelazio ezaguna da, eta izar distiratsu ugari ditu, hala nola Regulus, Algieba edo Denebola. Gainera, galaxia distiratsu asko ditu; adibidez, M65, M66, M95, M96, M105 eta NGC 3628.
Remove ads
Izar nagusiak
- α Leonis (Regulus, 1,4 magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena, lehoiaren aurrealdean kokatua. Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. Izar bero zuri-urdina da, Eguzkia baino 240 aldiz distiratsuagoa.
- β Leonis (Denebola), 2,14 magnitudekoa. Izar zuri bat da, Leoren ekialdeko ertzean kokatua. Lurretik 36 argi-urtera dago.
- γ Leonis (Algieba), izar bikoitza. Bi osagaiak izar hori-laranjak dira, eta biak erraldoiak dira. Elkarrekin, 2,21eko magnitudea dute.
- δ Leonis, 2,56 magnitudekoa. Izar zuria da, Lurretik 58 argi-urtera kokatua.
- ζ Leonis, 3,44 magnitudekoa; erraldoi-fasean dago.
- η Leonis, supererraldoia, zuria eta oso argitsua. Lurretik 2.100 argi-urtera dago.
Remove ads
Oharrak
- Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads