ICMP
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
ICMP (ingelesezko siglaren azalpena: Internet Control Message Protocol) TCP/IP ereduko protokolo bat da, RFC 792an definitua. Protokolo honetan, mezuak kontrolerako edo erreparaziotarako erabiltzen dira, eta IP mailako operazioetan gertatzen diren erroreei erantzun bezala sortzen dira (RFC 1122an azaltzen den bezala). ICMP errore mezu hauek iturburuko IP helbidera zuzentzen dira. Router bat edo host bat erabilgarri ez daudela jakinarazten diote igorleari.
| Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
| Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
| Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
| Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
| Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
| Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
| Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
| Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
| *OSI ereduaren arabera | |
ICMP protokoloa, ordea, ez da TCP edo UDP protokoloak bezala erabiltzen normalean, ICMP ez delako zuzenean sareko erabiltzaile aplikazioetan erabiltzen. Honen salbuespen dira ping eta traceroute, echo ICMP mezuak bidaltzen baitituzte hauek (eta bueltan echo reply mezuak), host bat atzigarri dagoen ala ez zehazteko, datagramen joan-etorrien denbora neurtzeko, eta host horretaraino dauden bideratzaile kopurua zehazteko.
Edozein mezuren bidalketaren tartean dauden makina guztiek, hau da, mezua birbidaltzen duten tarteko router guztiek datagramaren TTL (bizitzeko de denbora: “Time To Live”) balioari bat kentzen diote. Honela, TTLa 0 baliora iristen denean, mezua baztertuko da eta ICMP mezu bat bidaliko zaio mezu baztertuaren igorleari, denbora agortu dela esanez.
Remove ads
ICMP segmentuaren egitura
ICMP goiburukoa IPv4 goiburukoaren ondoren hasten da, eta dagokion IP protokolo zenbakia ‘1’ da. ICMP pakete guztiek 8 byteko goiburukoa dute, eta datuen atalaren luzera aldakorra da. Goiburukoaren lehen 4 byte-ek formatu finkoa dute. Azken 4 byte-ek, ordea, ICMP pakete zehatz horren mota eta kodearen araberakoak dira. Hona hemen 8 byte horien formatua:
Bit-a |
0 |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
Byte-a |
0 |
1 |
2 |
3 | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mota |
Kodea |
Checksum-a | |||||||||||||||||||||||||||||
|
Goiburukoaren gainontzekoa | |||||||||||||||||||||||||||||||
Mota: ICMP mota, begiratu Kontrol mezuak atala.
Kodea: ICMP azpi-mota, begiratu Kontrol mezuak atala.
Checksum-a: Erroreak atzemateko datuak. ICMP goiburukotik eta datuetatik kalkulatzen da. RFC 1071ean zehazten da algoritmo hau.
Goiburukoaren gainontzekoa: Lau byte-eko tamaina du, baina benetan erabilitakoa alda daiteke ICMP mota eta kodearen arabera.
ICMP errore mezuek errorea sortu zuen mezuaren IPv4 goiburuko osoa dute, eta baita haren datuen lehen zortzi byte-ak ere. ICMP mezua, IPv4 mezu berri baten barruan enkapsulatzen da.
Remove ads
Kontrol mezuak
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed., 2002), EHU.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed., 2003), Prentice Hall.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads