Pare txirikordatu

Elkarren artean behin eta berriz gurutzaturiko bi hari isolatuz osatutako multzoetako bakoitza, beste hainbatekin batera telefono-lineetan eta bestelako komunikazio-sareetan erabili ohi den kablea osatzen duena. From Wikipedia, the free encyclopedia

Pare txirikordatu
Remove ads

Pare txirikordatuzko kablea kable pare motetako bat da. Kobrezko hariez osatuta egoten dira, euren artean txirikordatuak. 2, 4, 25 eta 100 hariko kableak daude, baita gehiagokoak ere. Txirikordatuak propietate elektrikoak egonkortzen ditu kablean zehar eta inguruan egon daitezken beste kable pareek sortutako interferentziak murrizten ditu.

Thumb

Sare telefoniko publikoan erabiltzeko kable pareen hurrengo propietateak dituzte:

  • Eroaleak elektrolisi bidez lortutako eta suberatutako kobrezkoak dira.
  • Espainian erabilitako kalibreak 0.404, 0.51, 0.64 y 0.91 mmkoak dira.
  • Isolatzailea dentsitate altuko polietilenozkoa izango da, kable zaharretan izan ezik, non paperezkoa den.
  • Tortsio luzera desberdina da kapazitatea eta beraz pareen arteko diafonia murrizteko.
  • Pareak haien artean elkartzen dira gerua kontzentrikoak lortzeko..
  • Kasu batzuetan kableen arteko lekua pterolatoz betetzen da, honela hezetasuna edo ura ez sartzeko kablearen estalkia apurtzen bada. Estalki hau gaur egun polietilenozkoa da, antzina berunezkoa izan ohi zen.
Remove ads

UTP

UTP ingelesezko Unshielded twisted pair edo apantailatu gabeko pare txirikordaturen siglak dira. Honela deitzen dira apantailatuez bereizteko. Apantailamentuak ez du babes handirik ematen, baina IBMk bere Token Ringen erabiltzen duena denez dexente hedatu da.

Gaur egun ordenagailu sareetan erabiltzeko hurrengo kategoriak existitzen dira:

  • CAT3 25 MHzko banda zabalera duena 100mko luzeretan.
  • CAT5 125 MHzko banda zabalera duena 100mko luzeretan.
  • CAT5e CAT5 hobetua full Duplex transmisioa lortzeko pare bakoitzean, honela banda zabalera berdina erabiliz 1Gbps ethernet sareetan erabili daitekelarik.
  • CAT6 ez dago estandarizatua gaur egun erabiltzen den arren. Bere ezaugarriak 250 MHzeko banda zabalera batentzat definituko dira.
  • CAT7 ez dago definitua eta hare gutxiago estandarizatua. 600 Mhzeko banda zabalera batentzat definituko da. Bere desabantaila handiena aukeratutako konektorea da, pin bateko RJ-45a.

Jarraian ematen da UTP kablea krinpatzeko jarraitu beharreko bi arauen mapak: Zbk Pin 1.Kolorea 2.aukera Izena 1.Pare 4 Urdina Gorria R1 5 Txuria/Urdina Berdea T1 2.Parea 3 Txuria/Naranja Beltza T2 6 Laranja Horia R2 3.Parea 1 Txuria/berdea Urdina T3 2 Berdea Laranja R3 4.Parea 7 Txuria/marroia Marroia T4 8 Marroia R4

Remove ads

STP

STP (Shielded Twisted Pair):

  • Hari pare 2.
  • Interferentziak gutxitzeko eta transferentzia-abiadura handitzeko, kanpoko isolatzailearen eta kobrezko 2 harien artean aluminiozko estalki bat dago
  • UTP baino garestiagoa

Kableak alderazteko taulak

Informazio gehiago Irizpideak, Banda zabaleko ardazkidea (mehea) ...

beste irizpideekin:

Informazio gehiago Irizpideak, Ardazkide mehea (10Base2) ...

* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da.
** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)

Ze lekutarako erabilgarriak:

Informazio gehiago Kable mota, Erabili ...
Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads