Iberiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Iberiera[1] jatorri ezezaguneko hizkuntza da, erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsulako ekialdean eta gaurko Frantziako hegoaldean hitz egiten zena. Jaéngo probintziatik Hérault ibairaino hedaturik zegoen. Hizkuntza II. mende aldean galdu zela uste da, latinaren bultzadaren eraginez.
Ia ulertezina da, hitz banaka batzuk salbu, ziur asko lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta hizkuntza indoeuroparra ez delako. Alfabetoa edo, hobeto esanda, zeinu-multzoa (signarioa hitza erabiltzen dute ikerlariek), ia osorik deskodeturik dago, signario horretan bertan idatzita dauden zeltiberierazko idazkunei esker. Fonetika nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperentze ezaz landa.
Ez dago argi zein adar linguistikori atxiki dakiokeen, ezeinekin lotu ahal bada. Historian zehar, euskararekin lotu nahi izan da, baina eusko-iberismo teoriak ez du emaitza argirik izan orain arte. Zenbait ikertzaile saiatu dira iberiera deszifratzen euskara erabiliz, baina huts egin dute. Beste batzuek iberieraren eta aitzineuskararen arteko antzekotasunak aurkitu dituzte, baina gehienek uste dute elkarren alboan esparru geografiko hurbilean mintzatu izanak elkarren arteko trukeak sortu zituela.
Remove ads
Idazkerak
Iberiera hiru idazketa-sistematan dago idatzita: ipar-ekialdeko signario iberikoa, hego-ekialdeko signario iberikoa eta alfabeto grekoiberikoa. Lehenengo biek idazkera paleohispanikoen ezaugarri bereizgarriak dituzte; izan ere, biek batera silaba-balioa duten zeinuak erabiltzen dituzte herskarietarako, eta balio alfabetikoa duten zeinuak gainerako kontsonante eta bokaletarako.
Eskuarki, idazkera iberikoaren erreferentzia orokorra ipar-ekialdeko signario iberikoari dagokio, alde handiarekin erabiltzen baita gehien (% 95) ezagutzen diren inskripzioetan. Ipar-ekialdeko signario iberikotik bi aldaera ezagutzen dira: aldaera duala eta ez duala. Dualak silabograma[oh 1] herskari horzdunak eta belar ahoskabeak ahosdunengandik bereizten ditu trazu bat erantsiz ahosdunak idazteko zeinuei; horrela, forma sinpleak ahosduna irudikatzen du, eta forma konplexuak ahoskabea; aldaera ez-dualak, berriz, silabogramen forma sinpleak baino ez ditu aurkezten.
Ipar-ekialdeko signario iberikoa eta hego-ekialdekoa nolabait ahaidetuta daude, baina ezin dira zeinu multzo beraren aldaera soiltzat hartu; izan ere, zeinu-errepertorioa antzekoa den arren, horien balioa ez dator bat kasu askotan. Bestalde, alfabeto greko-iberikoa alfabeto greko joniarraren egokitzapen ia zuzena da, iberiar hizkuntzaren berezitasunetara egokitua.
Remove ads
Hedapen geografikoa
iberiera Iberiar penintsulako kostaldeko zerrenda zabal batean erabili zuten; Languedoc-Roussillon hegoaldetik Alacant arte, eta barrualdean sartzen zen Ebro bailaratik gora, Segurako errotik eta Guadalquivir ibaiaren goiko lurretan barna. Lurralde horietako herriak, gutxi gora behera, iturri kalsikoek ekialdeko iberiar penintsula okupatzen zuten iberiarren taldean sartu zituzten, behintzat, K.a. VI. mendetik aurrera. Iturri horiek Hekateo Miletokoa, Avieno, Herodoto, Estrabon eta abar dira) eta herriak hauek: airenosi, andosini, ausetaniak, bastetaniak / bastuloak, bergistanoak, bastellani, bessetani, zeretanoak, kontestaniarrak, edetani, elisices, Iakatarrak (zalantzazkoa), Ilercavones, ilergeteak, indigeteak, iakatarrak, kastelanak, laietaniarrak, oretaniarrak, sedetaniarrak, sordones, suessetani, eta turdetaniarrak.
Iberiar kulturaren kontzeptua ez da iberiar gisa identifikatutako herri bakoitzean modu uniformean errepikatzen den eredua, baizik eta sarritan antzeko ohitura edo ezaugarri izaten dituzten, baina beste batzuetan argi bereizten diren eta batzuetan iberiar gisa identifikatu gabeko herriekin partekatzen dituzten banakako kulturen batura.
Remove ads
Oharrak
- Silaba bat irudikatzen duen zeinua
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
