Ilergete
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ilergeteak[1], ilergetes edo iltirgeskios (Iltirtako biztanleak)[2] erromatarrek Iberiar Penintsulako konkista burutu baino lehenago, gaur egun Lleida, Huesca eta Zaragoza probintziak diren lurraldean bizi izan zen herria osatzen zuten[3]. Iberiar herritzat dauzkate aditu gehienek.
Iberiarrekin loturik, litekeena da iberiera edo aitzineuskararekin loturiko hizkuntza bat mintzatzea. Bere hiriburua Atanagrum zen (egun kokapen ezezaguna duena).
Remove ads
Lurraldea
Gerora Tarraconense probintzia izango zenaren zati batean kokatuta zeuden, Behe Urgeletik Ebro ibairaino, gaur egun Huesca eta Lleida probintziak okupatuz, Segre ibaiaren arro aberatsak okupatuz, Noguera Pallaresa, Noguera Ribagorzana, Cinca eta Alcanadre, nahiz eta, garaiko beste herriekin gertatzen den bezala, ezin diraa jakin zein zien muga zehatzak. Zaragozako egungo probintzian eta Castellóko probintzia iparraldean denbora luzez egon izanaren seinaleak daude, edetaniarrei presio egiten baitzieten.
Bere lurraldearen ekialdeko muturrean Ilerda zegoen (egungo Lleida), eta mendebaldean, Bolscan (egungo Huesca).[4]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
