Ikerbasque

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ikerbasque
Remove ads

Ikerbasque EAEn zientzia eta ikerkuntzaren garapena bultzatzeko sorturiko fundazio bat da, Eusko Jaurlaritzak sustatua. 2007an sortu zen.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Thumb
Ikerbasqueren egoitzan 2025ean instalatutako IBM Quantum System Two ordenagailua.

Euskadiko Zientzien Fundazioak sortu zuen ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko asmoz. Talentu ikertzailea erakarri eta indartzeko finantzabideak eta ekintzak antolatzen dituzte, baita ikerkuntza dinamizatzeko ekintzak ere.[1] Ikerbasqueren helburua EAEn zientzia indartzea da, beste ikerketa gune eta unibertsitateekin batera.

Bere lehenengo zuzendari zientifikoa Mari Carmen Gallastegi, Euskal Herriko Unibersitateko irakaslea, izan zen. Fernando Cossio irakasleak ordeztu zuen, 2009ko uztailean. Ikerbasquek bere hamargarren urteurrena ospatu zuen 2017an.

Remove ads

Ikerketa-langileak

Ikerbasquek hainbat kontratazio programa izan ditu, hasi zenetik, ikertzaile profil desberdinekin. Ikertzaileak euskal zientzia eta teknologia sarearen zentroetara bideratzea da haien helburuetariko bat. 2017 amaieran 221 ikertzailek egiten zuten lan fundazioan.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads