Itsaski
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Itsaskiak gizakiek jaten dituzten itsasoko animaliak dira, batez ere oskola edo maskorra dutenak. Ez da kontzeptu taxonomikoa, baizik eta gastronomiakoa.

Itsaskien artean daude krustazeoak (izkirak, otarrainak, miserak, karramarroak, lanpernak ...), moluskuak (muskuiluak, txirlak, txipiroiak...) eta itsasoko beste animalia batzuk, hala nola, ekinodermatuak (itsas trikuak...). Ohiko adieraren arabera, arrainak ez dira bertan sartzen.
Remove ads
Elikadura ezaugarriak
Itsaskiak proteina iturri garrantzitsuak dira eta munduan zehar janari nagusia izan daiteke, batez ere kostaldeetan. Oligoelementu iturri garrantzitsua ere badira, batez ere iodoan, magnesioan eta B12 bitaminan aberatsak baitira[2].
Hala ere, freskotasuna gordetzea oso garrantzitsua da, toxikazioak sor baititzake. Gainera, ohiko alergia eragileak dira gizakiengan, batez ere iragazleak direnek, mikrobio eta bizkarroiak, metal astunak eta beste gai toxikoak metatu baititzakete. Nahiz eta okelatik asko bereizi, oraindik ere animali-jatorria duenez ez da janari begetarianoan sartzen.
Remove ads
Itsaski nagusiak
Hauek dira ohiko itsaskiak, bost taldetan banatuak:
Molusku zefalopodoak:
- Hegalaria
- Pota.
- Txangurrua
- Nekora
- Buia
- Izkira
- Otarraina
- Otarrainxka
- Misera
- Itsas Mantisa
- Izkira
- Izkira zuri
- Izkiratzar
- Santio txiki
- Zigala
- Lanperna
Remove ads
Itsaski bakoitza erosteko urteko sasoirik onena
Nahiz eta gaur egun itsaskia merkatuan ia urte osoan aurkitu, haztegikoak ez diren itsaskiak erosteko, sasoirik onena itsaski horren ugalketak edo oskol mudak baldintzatuko dute[3].
- Berberetxoa: Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, urria, azaroa, abendua.
- Bieira: Urtarrila, otsaila, martxoa, azaroa, abendua.
- Buia: Uztaila, abuztua, iraila, urria.
- Ganba gorria: Urria, azaroa, abendua.
- Ganba zuria: Maiatza, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa.
- Lanpernak: Maiatza, ekaina, iraila, abendua.
- Abakandoa edo Misera: Maiatza, ekaina, uztaila, abuztua.
- Muskuilua: Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa eta abendua.
- Txirla: Apirila, uztaila, abuztua, iraila, urria, abendua.
- Nekora: Maiatza, ekaina uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa.
- Olagarroa: Urtarrila, iraila, urria.
- Ostra: Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa eta abendua.
- Otarraina: Maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila.
- Otarrainxka: Maiatza, ekaina, uztaila, abuztua.
- Txangurroa edo zentoia: Apirila, maiatza, ekaina uztaila, abuztua, iraila, urria.
- Txipiroia: Ekaina, abuztua, iraila.
- Txibia edo Txokoa: Apirila, maiatza.
- Zigala: Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa eta abendua.
Itsaskiak kozinatzeko
Itsaskiak merkatuan aurkitzeko moduak
Bizirik: Itsaskia erosteko modurik onena da. Krustazeo handiak, otarraina, misera, txangurroa, buia, nekorak, eta molusku gehienak ere, muxilak, muskuiluak, berberetxoak, bieirak, ostrak..... gehienak bizirik erosten dira. Asko harrapatu ondoren, haztegietan mantentzen dituzte bizirik. Behin erosita, hurrengo 48 orduetan jatea komeni da.
Hozkailuko itsaskiak: Hozkailuetan edo xehatutako izotzarekin mantentzen direnak, ganbak, otarrainxkak, izkiratzarrak...hauek ere ahalik eta azkarren jatea komeni.
Egositako itsaskiak: Normalean, hilik saltzen diren espezieak izaten dira eta beraien bizitza komertziala luzatzeko aukera bat izaten da. Kozinatu gabe, jateko aukera ere jende askok aprobetxatzen du. Ganbak, otarrainxkak, buiak, txangurroak...
Izoztutako itsaskiak: Espezie guztiak izozten dira, freskoak bezala egosiak.
Itsaskia erosteko garaian kontuan izan beharrekoa
- Beren bolumenaren baitan pisu handiena duten itsaskiak aukeratu behar ditugu.
- Hanka eta pintza guztiak dituztenak.
- Antena duten kasuetan, hau zenbat eta luzeagoa izan hobe. Kalitatearen ezaugarri nagusi bat da.
- Krustazeo handietan, txangurroa, buia, misera, nekora, otarraina... emeak beteagoak daudela esan ohi da; beraz erreferentzi hau erabili.
- Burua beltza dutenak baztertu.
- Itsasoko usaina izan behar dute. Lixiba usaina dutenak ere baztertu.

Itsaskia kozinatzeko aurre lanak
Orokorrean itsaski gehienek kozinatu aurretik ez dute aurre lan berezirik eskatzen. Gehienak bere horretan kozinatzen dira. Hala ere, moluskuen kasuan ohikoa da ur eta gatzetan garbitzea, hondar edo oskol zatiengatik. Beste kasu batzuetan, zuritu daitezke kozinatu aurretik, ganbak, otarrainxka, zigalak.... Erdibitu, parrilan edo labean egiteko otarraina edo abakandoa edo zatitu, salteatu edo erregosteko.
Itsaskia jateko eta kozinatzeko moduak

Itsaskia kozinatzeko garaian bi kontu ongi zaindu behar dira, itsaskiaren freskotasuna eta prestatzeko puntua. Ahalik eta freskoena izan behar da, gaur egun asko bizirik saltzen dira. Bizirik edo hilik erosita ere, ahalik eta azkarren kozinatu behar dira. Itsaskien maneatze eta kozinatzean esan japoniarrak eredu direla; arrainen moduan, gordinik jateko ohitura dute. Orokorrean, zenbat eta handiagoak izan, kalitate hobeagokoak direla esaten da. Krustazeo handietan, txangurroa, buia, misera, nekora, otarraina...; emeek haragi gehiago izaten dute, eta horregatik, normalean, arrandegietan, lehenengo emeak amaitzen dira.

Itsaskiak gordinik jateko
Maneatu eta kozinatu gabe jatea ez da teknika bat, baina bai gero eta itsaski gehiago jaten den modu bat. Gordinik jan daitezke: ostrak, muxilak, berberetxoak, datilak, otarraina, misera, otarrainxkak ganbak, izkiratzarrak, ganboiak.... Carpaccio moduan eta sushian jan daitezke, eta limioi pixkat bat gehitzea ohikoa da.
Guztiarekin, itsaski gordinak jateko orduan kontserbazioa kontuan hartzekoa da, galdu egin baitaiteke janaria. Erosteko orduan bizirik erosi baditugu ziurtasun gehiago emango dute, eta freskotasun usaina ere kontuan hartzekoa da[4].
Remove ads
Itsaskiak prestatzeko truko eta aholkuak
Argazki galeria
- Itsaskiak
- Buia itsaskia
- Izkiratzarra
- Ganbak
- Lanpernak
- Amerikar edo Kanadiar abakandoa
- Nekorak
- Otarrainxkak
- Tigre otarrinskak
- Ganboiak
- Zentoio edo txangurro
- Zigalak
- Berberetxoa
- Bieirak
- Muskuiluak
- Ostrak
- Ostrak
- Txirlak
- Zanburinak
- Karrakela biziak
- Lapak
- Txipiroiak
- Txokoa edo Txibiak
- Olagarroa
- Itsas trikua
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
