Jacob Epstein
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sir Jacob Epstein (New York, AEB, 1880ko azaroaren 10a - Londres, Ingalaterra, 1959ko abuztuaren 19a) ingeles eskultorea izan zen.
Remove ads
Biografia
New Yorken eta Parisen egin zituen ikasketak; Rodinen ikaslea izan zen. 1902an hasi zen lanean Londresen.
Ingalaterrako joera akademiazaleetatik aldendu eta garai hartako arte-joera berrietan abiatu zen, espresionismoaren ildotik bereziki.
London Group izeneko taldea sortu zuen 1918an, abangoardiako beste eskultore batzuekin. Epsteinen eskultura monumental handi oldarkorrak eskandalagarriak izan ziren Ingalaterrako klasizikozaleentzat. Buruek, aldiz, harrera ona izan zuten.
Aipagarriak dira haren obren artean Ecce Homo monumentua (1935), Einstein eta Nehruren bustoak eta Oscar Wilderen hilobia.
Autobiografia bat argitaratu zuen 1940. urtean: Let there be sculpture (Gauza bedi eskultura).
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
