Jacques Roux

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jacques Roux
Remove ads

Jacques Roux (Pranzac, Frantzia, 1752ko abuztuaren 21a - Bicêtre, Frantzia, 1794ko otsailaren 10a) iraultzailea izan zen. Irakaslea zen Angulemako apaizgaitegian. Frantziako Iraultzaren jarraitzaile sutsua izan zen. 1790ean Parisen hartu zuen bizilekua, apaizen konstituzio zibila zin egin zuen, eta Saint-Nicolas-des-Champseko bikario izendatu zuten, baina apaizgoa utzi zuen. Parisko Komunako kide izan zen. Janari urritasunak sortutako krisialdian izan ziren matxinaden eta harrapaketen sustatzaile izan zen. Jabetza kritikatu zuen, aberatsen aurka jardun zuen, Maraten politikaren aldekoa zen, eta 1793az geroztik enragés taldearen ordezkaria izan zen. Sozialismoa aldeztu zuen eta eragin handia izan zuen Babeufengan. 1794an atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere burua hil zuen kartzelan zegoela.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Erreferentziak

Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads