Jaime Paz Zamora

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jaime Paz Zamora
Remove ads

Jaime Paz Zamora (Cochabamba, Bolivia, 1939ko apirilaren 15a) boliviar politikaria da.

Datu azkarrak 73. Boliviako presidentea, Boliviako presidenteordea ...
Remove ads

Biografia

Errepublikako lehendakari izan zen 1989tik 1993ra. Filosofia eta Politika Zientzietako ikasketak egin zituen. Boliviako lehendakariordetzarako hautagai izan zen 1980an Movimiento de la Izquierda Revolucionaria (MIR) alderdi sozialdemokrataren buruzagi gisa, Hernán Siles Zuazo lehendakari zela. Unión Democrática Popular (UDP) koalizioaren laguntza izan zuen MIRek, hain justu, komunistek eta bere osaba Víctor Paz Estenssoro eta Silesek sortutako Movimiento Nacionalista Revolucionario (MNR) alderdiak osatzen zuten koalizioaren laguntza. Irabazle atera zen arren, estatu-kolpe batek gobernua eskuratzea eragotzi zion 1982ra arte. Koalizio horrek berak Paz Estenssorori eman zion agintea 1985ean. 1989an, Alianza Democrática Nacionalista (ADN) alderdiarekin ituna egin ondoren, Boliviako lehendakaritza lortu zuen. 1997an, agintaldia bukatu eta lau urtera, berriro aurkeztu zen lehendakaritzarako hauteskundeetara, baina ADNko buru Hugo Banzerrek garaitu zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads