Jean-Luc Vandenbroucke

txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Jean-Luc Vandenbroucke
Remove ads

Jean-Luc Vandenbroucke (Mouscron, 1955eko maiatzaren 31a) belgikar txirrindulari ohia da, pistako zein errepideko probetan lehiatu zena. Frank Vandenbroucke txirrindulariaren osaba da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Kirol ibilbidea

Profesionala 1975etik 1988ra, tarte horretan 73 garaipen eskuratu zituen. Gaztetan pistako txirrindularia izan zenez, errepideko probetako 19 prologoetan gailendu zen.

Pistako munduko txapelketetan bi brontzezko domina irabazi zituen, 1978an eta 1984an, bakarkako jazarpen proban.[1]

Errepideko lasterketetan lortutako garaipenik nabarmenenak, honako hauek izan ziren: 1975eko Ardenetako Gezia, 1980ko eta 1985eko Dunkerqueko Lau Egunak, 1982ko Paris-Tours, 1986ko Tour de l'Aude eta 1987ko Espainiako Vueltako etapa bat.

L'Equipe egunkarian emandako elkarrizketa batean, 1978ko urrian, Vandenbrouckek azalpen hauek egin zituen dopinari buruz: «Egia da 1978ko Tourrean erregularki esteroide anabolizanteak hartu nituela, medikuaren agindupean. (...) Hiru aste baino gehiagoz, Frantziako Tourrean, gizagaindiko ahaleginak eskatzen zaizkigu eta gailurrera iristeko edozer gauza behar nuen. Askok berdin egiten dute, nik uste, eta ez dut konponbiderik ikusten, etapak laburtzea izan ezik.»

Erretiratu ostean, kirol zuzendari lanetan aritu zen Lotto taldean 1988tik 1999ra. Hiru urte geroago, 2002an, iruzurra leporatu zioten, Djamolidine Abdoujaparoven 1997ko positiboarekin lotuta, taldearen kontuak manipulatu ondoren, dopinarekin lotutako gastuak ezkutatzeko asmoz.

Geroago, Le Samyn eta Binche-Chimay-Binche lasterketen zuzendaria izan da.

Remove ads

Pistako palmaresa

Informazio gehiago Pistako munduko txapelketeta, Urtea ...

Errepideko palmaresa

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

Remove ads

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Informazio gehiago Itzuli Handia ...
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads